Ir al contenido

Mutualia

Lehiaketak

DOKUMENTAZIOA (gaztelaniaz)

DATUAK BABESTEKO ERREGELAMENDU OROKORRA

DBEO EGOKITZE BERRIA – TRATAMENDUAREN ARDURADUNEN KONTRATUAK

Datorren 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikagarria izango da 2016/679 ERREGELAMENDUA (EB), 2016ko apirilaren 27koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (DATUAK BABESTEKO ERREGELAMENDU OROKORRA –DBEO–), eta, hori dela eta, gaur egun indarrean dauden datuen babeserako eta konfidentzialtasunerako kontratu-klausulak egokitu behar dira, haien bidez arautzen baitira MUTUALIAREN eta haren HORNITZAILEEN arteko harreman juridikoak. Harreman horretan, MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko Mutua, Tratamenduaren Arduraduna da, eta MUTUALIAREN enkarguz eta kontura datuak tratatzen dituzten haren ondasunen eta zerbitzuen HORNITZAILEAK, berriz,Tratamenduaren eragileak.

Indarrean dauden kontratuak aipatutako DBEO horretara egokitzeak betebeharrak eta segurtasun-neurriak betetzeko konpromisoak eguneratzeko beharra dakar. Horiek tratatu beharreko datu pertsonalei aplikatu izan zaizkie, eta MUTUALIAK eta bere hornitzaileak, Tratamenduaren Eragile gisa, izenpetutako kontratuaren bidez arautzen ziren.

Kontratu-eredu berria deskargatu. (GAZ)

Egokitzapen hori egin beharko da datorren 2018ko maiatzaren 25etik aurrera MUTUALIAREN kontura eta enkarguz datu pertsonalak tratatzen dituzten hornitzaileak –MUTUALIAK haiekin kontratu-harremana du– behartuta daudelako DBEOn xedatutakoa betetzera, eta, bereziki, IV. kapituluan (Tratamenduaren arduraduna eta tratamenduaren eragilea) xedatutakoa betetzera, hau da, izaera pertsonaleko datuak tratatzeari dagokionez MUTUALIAREKIN duten harreman juridikoari dagokiona.

Klausulen ERANSKINAREN ale bat beteta, zigilatuta eta zuen ordezkariak izenpetuta itzultzeko eskatzen dizuegu. Horretarako, modalitate hauek aukeratu daitezke:

a)     Paperean bidaliz gero: Erantsita bidali dizuegun aurrez zigilatutako gutun-azalean, posta-helbide honetara: MUTUALIA, Erosketa eta Kontratazio Departamentua, Henao kalea 26, 48009 BILBO

b)    Digitalizatua bidaliz gero (PDF formatuan), bidali helbide elektroniko honetara:  contratosRGPD@mutualia.es

Beste edozein zalantza izanez gero, MUTUALIAREN Aholkularitza Juridikoko Departamentuarekin jar zaitezkete harremanetan, 944252515 telefonora deituz edo honako helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: comitedeseguridadlopd@mutualia.es

Araudi orokorra

Esteka interesgarriak

Kontratatzailearen profila

Kontratazio arloarekin harremanetan jartzeko