Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Prestazioak

Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak

kudeatu eta ordaintzeaz arduratzen gara.

 

Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondoriozko zein gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren gaixotasunen ondoriozko prestazioak izapidetu eta ordaintzeaz arduratzen gara. Baja medikoak kudeatzen eskarmentu handiko administrarien taldea daukagu, zure zalantza guztiak argitu eta edozein eskaera betetzen lagunduko dizuna.

 

Laneko istripuagatiko eta gaixotasun profesionalagatiko baja

MEDIKUAREN BAJA

Langile batek Mutualiak emandako medikuaren baja jasotzen duenean, bere kotizazio oinarriaren % 75aren baliokidea den prestazioa kobratzeko eskubidea izango du. Prestazio honek, gehienez ere, 365 eguneko iraupena izango du. Denbora hori igarotakoan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) erabakiko du 180 eguneko luzapen bat emango dion ala ez. Luzapen hori ematen da, hain zuzen, denbora-tarte horretan langilea erabat osatuko dela aurreikusten denean.Informazio gehiago

EZINTASUN IRAUNKORRA

  • Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak: Laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten eraginez bere osotasun fisikoan gorabeherak izan dituen langileak (nahiz eta bere ohiko lana egiten jarraitzeko moduan egon), legez dagokion baremo baten araberako kalte-ordain bat jasoko du.
  • Ezintasun iraunkor partziala: Ondorioek langileari bere ohiko errendimendua % 33tik gora murrizten badiote, baina lanbidearen funtsezko zereginak egiten jarraitzeko aukera badu, bere kotizazio oinarriaren 24 hilerokoaren baliokidea den kalte-ordaina jasoko du.
  • Ezintasun iraunkor partziala: Ondorioek langileari bere ohiko errendimendua % 33tik gora murrizten badiote, baina lanbidearen funtsezko zereginak egiten jarraitzeko aukera badu, bere kotizazio oinarriaren 24 hilerokoaren baliokidea den kalte-ordaina jasoko du.
  • Ezintasun iraunkor absolutua: Bere lesioen ondorioz ezein lanpostutan jardun ezin dezakeen langileak bere kotizazio oinarriaren % 100eko biziarteko pentsioa jasoko du.
  • Baliaezintasun handia: Ezein lan egin ezin dezakeen eta, gainera, bere bizitzako funtsezko ekintzetan laguntza behar duen pertsonak bere kotizazio oinarriaren % 100eko biziarteko pentsioa jasoko du, baita beste osagarri bat ere, zaintzen duen pertsonari ordaintzeko.Informazio gehiago.

ALARGUNTASUN PENTSIOA, ZURZTASUN PENTSIOA ETA BESTE PRESTAZIO BATZUK

Laneko istripu edo gaixotasun profesional baten eraginez langile bat hiltzen bada, hainbat laguntza ekonomiko ditu aurreikusita Mutualiak:

  • Alarguntasuna
  • Zurztasuna
  • Senideei
  • Beste prestazio batzuk

Informazio gehiago 

Aldi baterako ezintasunen kasuan zuzeneko ordainketa eskatzeko inprimakiak

Gaixotasun arruntagatiko eta lanez kanpoko istripuagatiko baja

Lanarekin zerikusirik ez duen istripu baten edo gaixotasun baten eraginez, langile batek aldi batean bere jarduera gauzatu ezin duenean (esaterako, gripea harrapatu duelako, kirol bat egitean lesioa egin duelako edo etxeko istripua izan duelako) bere baja aldian prestazio ekonomiko bat jasoko du:

  • 4. egunetik 20. egunera bitarte, bere kotizazio oinarriaren % 60
  • 21. egunetik aurrera, bere kotizazio oinarriaren % 75

Informazio gehiago 

Haurdunaldian eta edoskitzaro naturalean egon litekeen arriskua

Haurdun dagoen emakume batek bere osasunarentzat edo umekiarenarentzat arriskutsua den lanpostua badauka, eta ezinezkoa bada enpresan egokitze bat egitea edo langilea bere egoerarekin bateragarria den lanpostu batera lekualdatzea, laguntza bat jasotzeko eskubidea izango du. Bertan, bere kotizazio oinarriaren % 100 kobratuko du.

Informazio gehiago 

Haurdunaldiko arriskuagatik eta edoskitzaro naturalagatik prestazioak eskatzeko inprimakiak

Gaixotasun larria duten adingabeen zaintza

Langile bat bere lanaldia murriztera derrigortuta badago minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabe bat zuzenean eta etengabean zaintzeko, murrizketaren ondoren diru sarreretan izandako galera konpentsatuko dion prestazio ekonomiko hau jaso dezake.

Informazio gehiago 

 Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak prestazio ekonomikoa  eskatzeko inprimakiak

Autonomoek jarduera egiteari uztea (langabezia)

Langile autonomoek gauzatzen duten jarduera egiteari uztean jasotzen duten langabezia prestazioa da.

Informazio gehiago 

 Prestazio ekonomikoa eskatzea langile autonomoek jarduera uzteagatik inprimakia
 

Gizarte laguntzak

Behar duzunean, zure alboan gaude. Laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondoren izan ditzakezun egoera zailetan, babesa emango dizugu. Horregatik, Mutualian gizarte laguntzak eskainiko dizkizugu, Gizarte Segurantzak legez xedatutako prestazio eta kalte-ordainen osagarri. Zure kasua banan-banaka aztertuko dugu, zure bizi kalitatea hobetuko duten gizarte laguntzak emateko. Ezagutu gure gizarte-laguntzak.

Dokumentazioa

Prestazio ekonomiko bat eskatu nahi duzu? Behar duzun informazioa eta inprimaki guztiak zure eskura jartzen ditugu.  Kontsultatu eta deskargatu.

Prestazioen dokumentuak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK