Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Osasun zerbitzuak

Giza eta profesional talde handia, zure osasuna zaintzeko puntako teknologiarekin batera.

Arreta pertsonalizatua

Osasun arreta gertukoa eta kalitatezkoa eskaini nahi dizugu. Garrantzizkoena zure osasuna da, horregatik gure osasun lan-taldea eta osasunari lotutako teknologiarik puntakoena jartzen dizkizugu eskura.

Hasiera-hasieratik gure medikuetako batekin jarriko zaitugu harremanetan, osatze prozesuan bidelagun izango duzuna. Gainera, ospitalizazioa gertatzen den unetik beretik erizain bat edukiko duzu alboan, eta behin alta jasota, harremanetan jarraituko du zurekin sor dakizkizun beharrei erantzuna emateko.

Halaber, berehalako arreta jasoko duzu gure zentro guztietan, izan ere, gure itxarote denborak oso murritzak baitira.

Egunetik egunera hobetze lan horretan dihardugu zugana gerturatzeko. Hauek dira gure egitasmoetako batzuk:

  • Osasun Bitartekari Unitatea (OBU): Erizaintzako erreferentziazko unitatea da, hainbat laguntza mailako profesionalen koordinazioa kudeatzen du eta beharrezko baliabideak abiarazten ditu erabateko arreta bermatzeko. Arlo administratiboa eta osasun-laguntzaren arloa uztartzen ditu, ospitaleratuta dagoen pazientearen eta bere zaintzailearen beharrak (bai ospitale barrukoak nahiz kanpokoak) asetuz.
  • DIGA: Egitasmo honen bitartez irisgarritasunaren aldeko apustua egin dugu, persona desgaituei, helduei eta familiei irekita dagoen gizarte baten alde.
  • Teleitzulpen zerbitzua: Gure osasun-langileekin zure hizkuntzan komunikatzeko aukera eskaintzen dizugu.
  • Abian dugu ZEINUKA, persona gorrekin komunikatzeko sistema.
  • ARGIGARRIA: Ebakuntza egin behar duten pazienteen eskura jartzen ditugu programatutako kirurgiari buruzko bideo-gidak.
  • SueñOn: Ingresatuta dauden pazienteen atseden ona sustatzea du helburu proiektu honek.

Pazienteen segurtasuna

Aitzindariak gara pazienteen segurtasunaren estrategian. Kalitatezko arretaren giltzarritzat hartzen dugu, eta estrategia honek, hain justu, osasun arretak eragin dezakeen oinazea edota sor litzakeen kalteak murriztea du helburu. Horretarako, neurri jakinak ezartzen ditugu zenbait alderditan, esaterako, infekzioen kontrolean, botiken erabilera seguruan, eta ekipoen eta jarduera klinikoaren segurtasunean.

Ildo honetan, Pazienteen segurtasun-gertakariak jakinarazteko formularioa jartzen dugu zure eskura. Anonimoa eta konfidentziala da eta helburua da Mutualian artatutako pertsonen segurtasuna hobetzea, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz edo horien eraginak murriztuz.

JAKINARAZI PAZIENTEEN SEGURTASUN-GERTAKARI BERRIA

JAKINARAZPENAREN EGOERA ZEIN DEN IKUSI

Mutualia lehen mutua izan zen AENOR-ekin “Pazienteen Segurtasunerako Arriskuak Kudeatzeko Sistemaren UNE 179003 ziurtagiria” eskuratzen 2013. urtean. Eta 2016.ean, berriz, “Osasun Laguntzarekin lotutako Infekzioak Prebenitu eta Kontrolatzeko Sistemaren UNE 179006 ziurtagiria” eskuratu zuen Estatuko lehen erakundea izan ginen. Ezagutu gure ziurtagiriak.

Klinikak

Osasun-teknologia puntakoena eskaintzen dizugu. Zure eskura jartzen dugu Euskadiko laguntza-sare handiena: 3 ospitale Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eta 12 laguntza-zentro, berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko.

 

OSPITALEAK

300

Gipuzkoa

Pakea Klinika

300

Bizkaia

Ercilla Klinika

300

Araba/Álava

Erabakimen Handiko Ospitalea

LAGUNTZA-ZENTROAK

Gaixotasun arrunta eta laneko istripua artatzen ditugu gure 12 zentroetan (urgentziak eta kontsultak). Horietatik 9k Errehabilitazio zerbitzua eskaintzen dizute, sarrera ahalbidetu eta joan-etorriak ekiditeko. Horrez gain, berehalako arreta bermatzen dizugu gure zentro guztietan, batez beste 6 minutuko itxarote denborarekin.

24 ordu

Pakea eta Ercilla kliniketan 24 orduko osasun arreta eskaintzen dizugu, urteko egun guztietan.

Bestalde, tele-asistentzia bidez koordinatzen dugu gure osasun arreta Espainian eta atzerrian.

900 50 60 70

Teknologia zure zerbitzura

Etengabeko berrikuntzan gaude murgilduta. Zure eskura jartzen dugu osasun teknologiarik puntakoena:

  • 3D inprimagailuak, Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia sailarentzat irudi tomografikoen berreraikuntzan lagungarri.
  • 1,5 teslako Erresonantzia Magnetikoa gure klinika guztietan.
  • Erradiologia digitala gure instalazio guztietan eta erradiologia digital zuzena Vitoria-Gasteizko HAR Ospitalean.
  • APPa gure zentroetan arreta jasotzen duen jendearen eskura.
  • Azken belaunaldiko ekografia tresneria gure zentroetan.
  • Puntako kirofanoak.
  • Biomekanika laborategiak errehabilitazio zerbitzuen baitan.
  • Historia klinikoaren partekatzea denbora errealean gure zentro guztietan.

Dokumentazioa

Dokumentazioa

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK