Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Gizarte laguntzak

Zure bizi kalitatea hobetu nahi dugu,

orain, inoiz baino gehiago.

Behar duzunean, zure alboan gaude. Laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondoren izan ditzakezun egoera zailetan, babesa emango dizugu. Horregatik, Mutualian, gizarte laguntzak eskainiko dizkizugu, Gizarte Segurantzak legez xedatutako prestazio eta kalte-ordainen osagarri. Zure kasua banan-banan aztertuko dugu, zure bizi kalitatea hobetuko duten gizarte laguntzak emateko.

Nork eskura ditzake laguntza hauek?

Mutualiak babestutako langileek, autonomoek eta pentsiodunek, baldin eta laneko istripuren bat izan badute edo gaixotasun profesionalen bat jasan badute. Baita aipatutakoen zuzeneko senideek ere.

Zer motatako laguntzak eska daitezke?

  • Heriotzagatiko laguntzak
  • Ibilgailu eta altzarietarako laguntza bereziak
  • Oztopo arkitektonikoak desagerrarazteko laguntzak
  • Protesi berezietarako laguntzak
  • Osasun laguntzan edo ospitaleratzean lagun egitera doanaren gastuetarako laguntzak
  • Ikasketa eta prestakuntzarako laguntzak
  • Etxez etxeko laguntza
  • Beste laguntza batzuk

Ezagutu gure gizarte-laguntza guztien xehetasunak.

Nola egin dezaket eskaera bat?

Mutualiaren zeinahi zentrotan aurkeztu dezakezu eskaera, edota:

Laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorioz ezintasunak dituzten pertsonentzat ibilgailu bereziak edo protesiak eskatzeko, Mutualiaren Osasun Zerbitzuen bitartez egin behar da kudeaketa.

Zeinahi kontsulta egin nahi izanez gero, ondorengo telefonoetan erantzungo dizugu: 944 042 102 / 945 009 070

Nola finantzatzen dira gizarte laguntzak?

Gizarte laguntzarako erreserbaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onartutako urteko aurrekontuaren kontura, urteko soberakinaren % 10 duena.

Nork onartzen ditu prestazio hauek?

Prestazio Berezien Batzordeak; hau da, mutualitatera kidetutako enpresen eta Mutualiak babestutako langileen partaidetza duen organo paritarioak. 10 pertsonak osatzen dute. Horietatik 5 Zuzendaritza Batzordeak izendatutakoak dira, enpresen ordezkariak, eta beste 5, sindikatuek izendatutakoak, langileen ordezkariak.

Zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa aldatuz doa langilearen premia egoeraren arabera eta onartutako urteko aurrekontu sailaren erabilgarritasunaren arabera. Kasuak banan-banan ebazten dira. Laneko istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako egoerak eta beharrezko gastuei aurre egin ezin dien familia unitatearen egoera (horretarako eskatzen da, zehazki, laguntza) aztertzen dira. Batzordeak erabakiko du, baldintza horien arabera, zein laguntza emango den zehazki.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK