Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Absentismoaren kudeaketa

Absentismoa antzeman eta murrizteko irtenbideak eskaintzen dizkizugu.

Zer da lan-absentismoa?

Lan-absentismoa aipatzen dugunean, lanegun  bateko lan orduetan beren lanpostutik at dauden langileei buruz ari gara. Kezka-iturri da absentismoa enpresetan, eta normala da hala izatea; zuzen-zuzenean eragiten die laneko giroari eta pertsonen inplikazioari, kostuei, eraginkortasunari eta produktibitateari, oso lotuta baitago kalitatearekin, eta antolamendu-arazoak sor baititzake; beraz, lotura estua du zure lehiakortasunarekin ere, zuzenean nahiz zeharka.

Absentismoa kudeatzeko plana

Absentismoaren arazoari modu global batean heltzeko hainbat jarduketa proposatzen ditu Mutualiak, eta, nahi duten enpresekin lankidetzan, kudeaketa-plan espezifikoa lantzen laguntzen diegu.

Absentismoa Kudeatzeko Planaren oinarriak:

-Goi-mailako zuzendaritzaren inplikazioa. Planarekin batera, epe ertain eta luzera enpresarako interes estrategikoa izan dezaketen beste jarduketa batzuk lantzen dira.

-Planaren ardura hartuko duen lantaldearen definizioa:

  • Absentismoaren definizioa
  • Jarraipen-adierazleak
  • Helburuen definizioa
  • Erdi-mailako arduradunen inplikazioa
  • Balio-aldaketa
  • Komunikazio-plan espezifikoa
  • Jarduketa generikoen definizioa
  • Kontingentzia profesionalen esparruko jarduketa espezifikoen definizioa
  • Kontingentzia arrunten esparruko jarduketa espezifikoen definizioa
  • Enpresa osasungarriaren esparruko estrategia

 

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK