Ir al contenido

Mutualia

Menú

Mutualia

Tresnak

Mutualiaren App-a

 

 

 

Zer da Mutualiaren app-a?

Mutualiaren aplikazioak informazioa ematen du zentroen sareari, hurrengo hitzorduei, jasotako asistentziari eta harremanetarako telefonoei buruz.

Nori zuzenduta dago?

Gure bezeroei zuzenduta dago, unean-unean kontsultatu dezaten informazio asistentziala zein Mutualiarekiko egoera ekonomikoari buruzko informazioa.

Zer egin behar dut alta egiteko?

Alta egiteko gure asistentzia zentro batera joan behar duzu. NANa edo dokumentu ofizial baliokide bat beharko duzu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

OHARRA: Androiderako, 4. bertsioa edo berriagoa behar da.

 

Zer informazio emango dizu?

  • Medikuarekin dituzun hurrengo hitzorduak
  • Jasotako asistentziak, mediku frogak, alta eta baja egunak, agindutako botikak eta zure jarraibidea
  • Egindako kobrantzen zerrenda: aldia, zenbatekoa, abonatutako egunak eta abonua egin den kontu korrontearen zenbakia
  • Erabiltzailearen datuak
  • Mutualiaren zentroen sarea
  • Harremanetarako telefonoa
  • Larrialdietako telefonoa eta istripua izanez gero jarraitzeko gomendioak
  • Berri garrantzitsuak

GARRANTZITSUA: Alta egiteko gure asistentzia zentro batera joan behar duzu. NANa edo dokumentu ofizial baliokide bat beharko duzu.

Extraneta

Sarbidea

 

Zer da extraneta?

Aplikazio bat da, informazioa errazten diena enpresei, aholkularitzei eta kolaboratzaileei. Sarbidea mugatuta duten guneak dira, eta erregistratutako erabiltzaileek hainbat zerbitzutarako sarbidea izango dute bertan.

Nori zuzenduta dago?

Sarbidea gure enpresei edo aholkularitza elkartuei zuzenduta dago.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu?

  • Istripu eta asistentzien alerta zerbitzua.
  • Enpresan gertatzen diren lan istripu eta laneko gaixotasun guztiak kontsultatzeko aukera.
  • Botika kutxak eskatzeko aukera.
  • Asistentzia parteen kudeaketa eta bidalketa.
  • Delt@ parteak sortzea eta kudeatzea.
  • Mutualitatera elkartzearen egiaztagiriak.
  • Istripu tasen txostenak.
  • Mutualiako zure harremanetarako kontaktuari buruzko informazioa.

 

Zer egin behar dut alta egiteko?

Alta emateko, formularioko datuak bete behar dituzu:

Enpresa 

Aholkularitza

Enpresa taldea

Informazio gehiago nahi duzu?

Informazio gehiago eska dezakezu harremanetarako formularioa betez edo 900 50 60 70 telefonora deituta.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK