Ir al contenido

Mutualia

Menú

Prebentzioa

Informazio pertsonala eta aholkularitza

Aholkularitza eman eta bisita egingo dizugu

Ezagutzen al dituzu enpresa gisa laneko arriskuen prebentzioarekin lotuta dituzun betebeharrak? Kezkatuta al zaude zurean izaten den ezbehar kopuruagatik? Ba al dakizu zer dokumentazio behar duzun?

Mutualian, prebentzioari buruz daukazun zalantza orori buruzko argibideak emango dizkizugu pertsonalki.

Prebentzioa interesekoa duen ETEa edo mikroETEa bazara, berriz, bisitan joango gatzaizkizu, zure betebeharren berri emateko. Prebentzioa kudeatzen laguntzea nahi baduzu, bestalde, gure tresnak jarriko dizkizugu eskura; hala nola Prebentzio Plana eta Plan Sinplifikatua. Eta autonomoa baldin bazara, nahiz eta ez zauden derrigortuta Prebentzio Legea betetzera, hirugarrenei zerbitzuak ematean gai honetan dituzun eskubideak eta betebeharrak zein diren azalduko dizugu.

Egin zure kontsulta.

Ezbehar kopurua

  • Ezbehar kopurua murrizteko plana: Zure enpresak laneko ezbehar kopuru handia badu, gurekin jar zaitezke harremanetan, kopuru hori murrizteko ekintza eta bisita programa bat abian jartzeko. Ezbehar kopuruari buruzko fitxak.
  • Txostenak: Mutualiako Prebentzio Aholkularitzatik ezbehar kopuruaren analisiari buruzko txostenak ematen dizkiegu enpresei. Txosten horietan, hainbat faktore aztertzen dira; esaterako, modua, eragile materiala, eragina jaso duen gorputz atala, indize ofizialak, sektorearekiko alderaketa edo istripuak izan dezakeen aurreikusitako kostua. Estatistikak interpretatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, eta emandako informazioari buruz sor daitekeen zeinahi zalantza argitzen dugu.
  • Ezbehar kopuruaren behatokia: Ezbehar kopuruari buruzko hainbat estatistika azterlan argitaratu ditugu, enpresek analisi bat izan dezaten eskura, prebentzioaren kudeaketa sistemaren garapenean erreferentzia gisa erabil dezaketena.
  • Bonus sistema: Sistema honek pizgarriak ematen dizkie laneko istripuak murrizten lagundu duten enpresei, baldin eta lanerako arriskuen prebentzioan inbertituz egin badute edo laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen prebentzioan eraginkorrak diren jardunak gauzatuz egin badute. Zure enpresan ere helburu hori bete dezazun beharrezkoak dituzun tresnak emango dizkizugu. Bonus sistema.

Bide segurtasuna

Mutualian badugu eredu bat, baliabide propioekin Plan hori gauzatu ahal izateko. Ezartzen lagunduko dizugu, eta Planari jarraipena egiteko materiala eta baliabideak emango dizkizugu.

Prevencion10

Prevencion10.es, hain zuzen, doako zerbitzu publiko bat da, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatutakoa. 25 langilera arteko enpresei eta autonomoei aukera ematen die laneko arriskuen prebentzioa betetzeko zereginean eguneratuta egoteko. Mutualiak informazio jardunaldiak antolatzen ditu, plataforma horretarako sarbidea errazteko.

Istripuak eta gaixotasun profesionalak ikertzea

Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen ikerketa kudeatzeko prozedura eredu bat eta materiala emango dizkizugu.

Haurdunaldian eta edoskitzaro naturalean egon litekeen arriskua

Enpresen esku jarriko dugu dokumentazio jakin bat, lanpostuka arriskuen ebaluazio bat egin dezaten. Bertan jasoko da, hain zuzen, langilearen edo umekiaren osasunean, edo edoskitzaroan, eragin negatiboa izan dezakeen oro.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK