Ir al contenido

Mutualia

Menú

Mutualia

Nor gara?

Nor gara

Mutualia Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2zk.ko Mutua da, eta Euskadiko erreferentziazko mutualitatea, zeinetan baitu %42tik gorako merkatu-kuota.

Mutualia irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dihardu, enpresentzako, haien langileentzako eta bestelako bezeroentzako osasun-zerbitzuak kudeatzen, prestazio ekonomikoak eskaintzen eta prebentzioa sustatzen.

Mutualia 2005ean sortu zen, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakearen fusioaren ondorioz, eta 2007. urtean La Previsora gehitu zitzaien, laneko istripuen lehen mutua, antzinakoena, 1900.eko martxoaren 25ean jaiotakoa.

Mutualiak Estatu osoa du jarduera-eremu, eta haren lanaren printzipio gidariak dira arreta pertsonalizatua, berehalakotasuna, asistentzia egokia eta osasun-zentroen kalitatea nahiz profesionalek enpresa kide eta lankide guztiekiko duten hurbiltasuna.

Laneko istripuen Estatuko mutualitate nagusietakoa da Mutualia, kaudimen-indizeari dagokionez, eta goreneko hornidura du lege-erreserba guztietan; horiek erabateko eraginkortasunez kudeatuz, Bikaintasuna eskaintzeko egoera ezin hobean gaude.

 

Misioa-ikuspegia-balioak

 

  • Misioa: Zure osasunaz eta bizi kalitateaz arduratzen gara. Mutualia, Gizartze Segurantzarekin lankidetza duen mutua, enpresen elkarte pribatua da. Osasun zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta prebentzioaren inguruko ekintzak kudeatzen ditu, enpresa elkartuei eta langile babestuei. Prebentzioaren kultura sustatzen du, bezeroei eta orobat gizarte osora zuzenduta. Horretarako, kudeaketa aurreratuaren eredu bat lantzen du, osasunaren eta bizi-kalitatearen hobekuntzara bideratuta. Zerbitzu berritzailea eskaintzen du konpromisoa hartzen duten pertsonen eskutik, betiere Gizarte Segurantzaren Sistemaren jasangarritasuna bilatuz.

 

  • Ikuspegia: Zure konfiantzazko mutua izan nahi dugu, jasangarria eta fidagarria, gure zerbitzu aurreratuengatik, gertutasuna eta arreta pertsonalari esker ezagutzen dena. Gure profesionalek talde lanean beren talentua garatu dezaten dugu xede, beti zure beharretara egokitzeko.

 

  • Balioak: Taldea, hurbiltasuna, profesionaltasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, abangoardismoa.

 

 

Zer da mutua bat?

Mutuak, hain zuzen, irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak gara.  Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimena dugu Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan jarduteko. Hala, osasun estaldura ematea eta prestazio ekonomikoak kudeatzea da gure jarduera nagusia. Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako aholkularitza ere ematen diegu enpresei. Honako izapide hauek egiten ditugu:

  • Laneko istriputik eratorritako osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.
  • Gaixotasun bajetatik eratorritako prestazio ekonomikoa.
  • Haurdunaldian eta edoskitze naturalean izan daitekeen arriskuagatiko prestazio ekonomikoa.
  • Gaixotasun larria duten adingabeen zaintzagatiko prestazio ekonomikoa.
  • Langile autonomoek jarduera egiteari uztearen ondoriozko (langabezia) prestazio ekonomikoa.

Mutuak ehun urtetik gorako erakundeak gara, Gizarte Segurantzaren sorreran parte hartu genuenak, eta gaur egun ere, Sistemaren eraikuntzan laguntzen jarraitzen dugunak. Laneko Istripuen Mutuen Elkartean (AMAT) gaude txertatuta, eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren menpekoak gara.

Enpresaburu bakoitzak mutua bat aukeratzen du, eta haren kide egiten da. Sortutako kidetza hori da mutua bat, eta berori arduratuko da, elkarlanean, kudeaketa ekonomikoaz. Irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak izanda, kudeaketaren soberakinak Gizarte Segurantzara bideratzen dira.

 

 

Sariak

Urteetako ibilbidean zehar, Mutualiak sari eta aitorpen ugari jaso ditu bere kudeaketa aurreratuari eta etengabeko hobekuntzari esker.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK