Ir al contenido

Mutualia

Menú

Mutualia

Lege Oharra

LEGE OHARRA

Informazio Orokorra

Honako hau derrigorrez irakurtzeko eta onartzeko oharra da; izan ere, MUTUALIA Gizarte Segurantzarekin Lankidetza duen 2. zenbakiko Mutuaren (hemendik aurrera, MUTUALIA) WEBGUNE korporatibo hau erabiltzen duten enpresek eta pertsonek kontuan hartu eta errespetatu behar dituzten erabilera-baldintzak erregulatzen ditu. Garrantzitsua da arreta handiz irakurtzea; izan ere, webgunera sartzeak eta bertako edukiak eta funtzionalitateak ikusteak edo erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak LEGE-OHAR honen baldintzak irakurri eta argi eta garbi onartzen dituela, eta lege-ohar hori onartzeak esan nahi du dokumentu honetan azaldutako ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK onartzen direla.

Erabiltzaileak ezingo du atari honetan izena eman, lege-ohar honekin eta horren eduki guztiarekin ados dagoela adierazi ezean. Atarira sartzen eta hura erabiltzen den bakoitzean, ulertuko da erabiltzailea ados dagoela, esanbidez, erabat eta argi eta garbi, lege-ohar honen eduki guztiarekin.

Jakinarazten da webgune honen titularra honako hau dela:

MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LANKIDETZA DUEN 2. ZENBAKIKO MUTUA (hemendik aurrera, «MUTUALIA»), egoitza operatiboa Henao kalea 26, 48009 BILBO duena, zeina, halaber, WEBGUNE honen bidez datuak eman edo laga dituzten pertsonen datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea den.

MUTUALIAk, legez esleitzen zaizkion jardueraren eta funtzioen esparruan, hainbat eduki jartzen ditu atari honen erabiltzaileen eskura, horien erabilera zentzuzkoa egin dezaten eta haien informazio-premiei erantzuteko, helburu honekin: enpresa elkartuekiko, atxikitako langile autonomoekiko, langile babestuekiko eta, oro har, WEBGUNE honetara erabiltzaile moduan sartzen den publiko orokorrarekiko harremana erraztea.

Erabiltzailea WEBGUNE honetara fede onaren printzipioari jarraikiz sartzen da, ordena publikoari buruzko arauak, erabilera-baldintza orokor hauek eta, hala badagokio, aplikatu beharreko berariazko baldintzak betez. Debekatuta dago atari honetako erabiltzaileak atzitutako informazioaren eta materialen merkataritza-ustiapena egitea.

Erabiltzailea bere ardura hutsean sartzen da atari honetara, eta hirugarrenei edo MUTUALIAri eragindako kalte eta galerengatik erantzungo du.

Erabiltzaileak berariaz debekatuta dauka atari honetan emandako zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko edo lortzeko, erabilera-baldintza hauetan edo, hala badagokio, jarduera edo zerbitzu zehatz bat arautzen duten baldintza berezietan (halakoetan berariaz zehaztuta egongo da) adierazitakoez bestelako prozeduraren bat erabiltzea.

Erabiltzaileak emandako informazioa erakunde honen datu-basean sartuko da. Erabiltzaileak bere datuak kontsultatzeko eta aldatzeko edo datu-base horretan baja emateko eskubidea dauka, edozein unetan, bai eta indarreko legeriak aitortzen dizkion beste edozein eskubide erabiltzeko ere.

Mutuak konpromisoa hartzen du datuak ezarritako harremanerako soilik erabiltzeko eta gune honetan jasotako datuak hirugarrenei ez emateko baimenik izan ezean, lege-agindu edo beste legitimitate-iturriren bat dagoenean izan ezik, indarreko legerian jasotakoari jarraiki. Erabiltzaileak edozein bide erabiliz jaso dezake bere intereseko informazioa, baita bide telematikotik ere. Alabaina, edozein unetan eman dezake baja banaketa-zerrendatik, erakunde honek haren datuak gordetzeko lege-agindua edo betebeharra edo beste legitimitate-iturriren bat duenean izan ezik, indarreko araudian jasotakoari jarraiki.

Erabiltzailearen erantzukizuna da, eta hala onartzen du, erakunde honi jakinaraztea emandako informazioan edo datuetan aldaketarik egon bada.

Baldintza orokorrak

Erantzukizunaren mugaketa

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik, baldin eta sistemaren eskuragarritasun-faltak, sareko akatsek edo akats teknikoek WEBGUNEAn etenaldia eragiten badute. Era berean, MUTUALIAk ez ditu bere gain hartzen sisteman birus informatikoak edo beste elementu batzuk hedatzeak eragin ditzakeen kalte eta galerak.

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen erakunde honetako edozein pertsonak edo sareko edozein erabiltzailek legearen, ohituren eta usadioen aurka egindako edo lege-ohar honetan ezarritako betebeharrak urratzen dituen edozein jarduketa. Alabaina, erakunde honek aurreko paragrafoan aipatutako jokabideren baten berri izaten badu, beharrezko neurriak hartuko ditu sortutako gatazkak ahalik eta lasterren eta arretarik handienaz konpontzeko.

Mutuaren erantzukizunetatik kanpo geratzen da baimendu gabeko hirugarrenek egindako edozein esku-sartze.

 DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIO-TAULA

ERANTZULEA MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin Lankidetza duen 2. zenbakiko Mutua (48009 Bilbo, Henao kalea 26).
HELBURUA Legezko funtzioak eta eskumenak baliatzea Gizarte Segurantzako afiliatuak/onuradunak diren pertsona babestuei dagokienez eta, beste helburu batzuengatik, Mutuarekin harreman juridikoa duten beste batzuei dagokienez.
LEGITIMAZIOA Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutua den aldetik, dituen legezko betebeharrak betetzea.
HARTZAILEAK Ez zaizkie hirugarrenei lagako, titularrak baimena eman ezean edo horretarako agindua eta/edo babesa ematen duen lege bat bete behar denean izan ezik. Ez da aurreikusten nazioarteko datu-transferentziarik egitea.
JATORRIA Datuak Gizarte Segurantzaren eta beste administrazio publiko eskudunen fitxategietatik biltzen dira, bai eta pertsona interesdunetatik eta enpresa elkartuetatik ere.
KONFIDENTZIALTASUNA, SEGURTASUN-NEURRIAK eta HELBURU-PRINTZIPIOA Sekretu profesionala eta/edo konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharrari lotutako pertsonek tratatuko dituzte datuak, arauetan jasotako segurtasun-neurriekin, eta haiek jasotzeko xede legitimoetarako soilik erabiliko dira.
IRAUPENA Datuak legez aurreikusitako epeetan gordeko dira.
ESKUBIDEAK Atzitzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, mugatzea eta eramatea.
INFORMAZIO GEHIAGO Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Harremanetarako datuak dpd@mutualia.es edo comitedeseguridad@mutualia.es 

 

MUTUALIAk segurtasun proaktiboko prozedurak ditu ezarrita datu pertsonalen babeserako, eta segurtasun-neurriak berez eta edozein tratamendu diseinatzen denetik aplikatzen ditu.

Webgune honetan alta emateko eta/edo gunera sartzeko datuak sartzean edo inprimakiak betetzean, erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalak tratatzeko, argi eta garbi eta salbuespenik gabe, modu askean, informatuta, berariaz eta zalantzarik gabe, bere eta erakunde honen arteko harremana xede delarik.

Erabiltzaileak atari honetara sartzeko egiten duen onarpena asketzat jotzen den erabakia da, nahi izanez gero ez sartzea erabaki baitezake. Bere borondatea agertzen duen ekintza da.

Erabiltzaileak webgune honetara sartzeko egiten duen onarpena informatutzat jotzen den erabakia da; izan ere, webgune honetara sartzea erabakitzen badu kontuan hartu beharreko betebehar eta arau guztiak azaltzen zaizkio dokumentu honetan.

Erabiltzaileak webgune honetara sartzeko egiten duen onarpena berariaz hartutako erabakitzat jotzen da; izan ere, webgune honetara sartzeari eta bertan nabigatzeari lotuta tratatzen diren datu pertsonalak erabiltzailearen eta erakunde honen artean sortutako harremana betetzeko soilik tratatzen dira.

Erabiltzaileak webgune honetara sartzeko egiten duen onarpena zalantzarik gabekotzat jotzen da; izan ere, erabiltzaileari behar bezala jakinarazten zaio une oro bere datuen tratamenduari buruz, eta erabiltzaileak horretarako baimena ematen du; halaber, bere datu pertsonalekin egingo denari buruzko testuetan eta azalpenean ez da ulertuko baimena eman duen xedea ez den besterik dagoenik.

GARRANTZITSUA: atari honetan fitxategiak eransteko dauden mekanismoen bitartez erabiltzaileak emandako edozein informazio erabiltzailearen borondatezkoa da, eta hark aitortzen du behar besteko legezko legitimazioa duela dokumentu horiek emateko eta, baldin eta erantsitako dokumentuek edo informazioek erabiltzailearen edo hirugarrenen datu pertsonalak badituzte, berariaz adierazten du horiek emateko interesdunen baimena edo legezko behar besteko babesa duela. Ildo horretan, erakundeak dagozkion legezko ekintzak abiaraziko ditu bere interesak babesteko, baldin eta kaltetuta ateratzen bada erabiltzaileak emandako dokumentuengatik, azken horrek legez eska daitezkeen betekizunak ez dituelako, esaterako, hirugarrenen baimena.

Estekei buruzko informazioa

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen erabiltzailea esteken bidez sar daitekeen eta erakundearenak ez diren webguneen edo hirugarrenek eskuragarri jarritako edozein edukiren erantzukizuna.

Erabiltzaileak estekaren bat erabiltzen badu edo erakundearena ez den webguneren batera sartzen bada, bere borondate eta arrisku hutsean egiten du, eta erakunde honek ez du gomendatzen ez bermatzen erakunde honen webguneaz kanpoko esteka baten bidez lortutako edozein informazio. Halaber, ez du bere gain hartzen inongo kalte, erreklamazio edo galerarik, baldin eta esteka baten erabileraren edo erabilera txarraren, edo horretatik lortutako informazioaren (beste esteka edo webgune batzuk barne), zerbitzuaren edo sarbidearen etenaldiaren edo esteka bat erabiltzeko saiakeraren edo gaizki erabiltzearen ondoriozkoa bada, hala erakunde honen webgunera konektatzean nola erakunde honen webgunetik edo atari honetatik beste webgune batzuen informazioa atzitzean.

Cookien erabilerari buruzko informazioa

Litekeena da WEBGUNE honetako orrialde batzuetan cookieak erabiltzea. Cookie horien helburua beren bezeroei eta gure bisitariei ematen dieten zerbitzua hobetzea da.

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak dira, eta aukera ematen dute honako informazio hau lortzeko:

  • Erabiltzailea webgunera sartu zen azken aldiaren eguna eta ordua.
  • Erabiltzaileak webgunera lehen aldiz sartu zenean aukeratu zuen eduki-diseinua.
  • Eremu mugatuetarako sarbide-kontrolean esku-hartzen duten segurtasun-elementuak.

Gehiago jakiteko, sartu izen hori duen fitxara, webgune honen orri nagusian.

 Uko egitea eta erantzukizuna mugatzea

Webgune honetako web-orrietan dauden informazioek eta zerbitzuek akats tipografikoak izan ditzakete. Aldian behin, aldaketak txertatzen dira bertan dagoen informazioan. Erakunde honek hobekuntzak eta/edo aldaketak txerta ditzake edozein unetan zerbitzuetan edo edukietan.

Mutuak fidagarritzat jotako hainbat iturritatik lortu ditu webgunean sartutako informazioa eta materiala, baina, dagoen informazioa zuzena izatea bermatzeko dagozkion neurriak hartu diren arren, ez da bermatzen zehatza eta eguneratua denik.

Halaber, ohartarazten da atari honetako edukiek kalitateari, egoerari eta zerbitzuei buruz informatzeko xedea soilik dutela.

Hutsegite tekniko baten edo edukiaren akats baten ondoriozko erantzukizunetik aske geratzeari buruzko informazioa

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen erantzukizunik, baldin eta interneten emandako zerbitzuen edo edukien etenaldiak edo funtzionamendu txarra badaude, arrazoia edozein delarik ere. Halaber, mutuak ez du bere gain hartzen erantzukizunik sarea erortzen bada, erortze horrek negozio-galerak eragiten baditu, argindarra denbora batez eteten bada edo horrelako besterik gertatzen bada.

MUTUALIAk ez du adierazten ez bermatzen zerbitzuak edo edukiak ez direnik etengo edo akatsik izango ez dutenik, okerrak zuzenduko direnik edo zerbitzua edo hura ematen duen zerbitzariak birusik edo beste osagai kaltegarririk ez duenik, ezertan eragotzi gabe erakunde honek ahalegin handienak egitea gorabehera horiek saihesteko.

Erabiltzaileak erabaki jakin batzuk hartuko balitu edo ekintzak gauzatuko balitu gure webgunetan dagoen informazioan oinarrituta, jasotako informazioa beste iturri batzuekin egiaztatzea gomendatzen da.

Jabetza industriala eta intelektuala

Erakunde honek emandako edukiak eta sarean haren webgunearen edo atari honen bidez iraulitako edukiak obra bat dira, jabego intelektualari buruzko araudiak azaltzen duen zentzuan; beraz, arlo horretan aplika daitezkeen legeen eta nazioarteko hitzarmenen babespean daude.

MUTUALIA da atari honetako eduki guztien titularra eta horien jabetza industriala eta intelektuala ustiatzeko eskubide legitimoak ditu.

Debekatuta dago web-orriak eta horietako edukiak eta informazioa edozein modutan erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea, eskura jartzea eta, orokorrean, jendaurrean beste edozein modutan ustiatzea, aurretiaz MUTUALIAren berariazko idatzizko baimena izan ezean.

Ondorioz, webguneetan eta atari honetan agertzen diren eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, merkataritzako izenak, markak, irudi industrialak edo industrian eta merkataritzan erabil daitekeen beste edozein zeinu erakunde honen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen mende daude, edota haien titular diren eta haiek webguneetan sartzea baimendu duten hirugarrenen eskubideen mende.

Webgunean dauden edukiak, irudiak, formak, iritziak, aurkibideak eta bestelako adierazpen formalak, bai eta horiek funtzionatzeko eta bistaratzeko beharrezko softwarea ere, obra bat dira Egile Eskubideen zentzuan eta, beraz, jabetza intelektualaren arloan aplika daitezkeen nazioarteko hitzarmenen eta estatuko legedien babespean daude. Aipatutakoa ez betetzeak berekin dakar legez kontrako ekintza larriak egitea eta legeria zibilaren eta penalaren zehapena jasotzea.

Debekatuta dago edozein ekintza, baldin eta horren bidez zerbitzuen edo edukien erabiltzaileek zuzenean edo zeharka, osorik edo partzialki, web-orrietako edozein eduki, irudi, forma, aurkibide eta beste adierazpen formal merkataritzaren bidetik ustia edo erabil badezakete, erakunde honek aurretik eta idatziz baimena eman ezean.

Zehazki, guzti-guztiak aipatu gabe, honako ekintza hauek debekatuta daude: erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea, ematea, edozein modutan igortzea, euskarri fisikoetan edo logikoetan (adibidez, ordenagailuetako diskete edo disko gogorretan) gordetzea, digitalizatzea edo erakunde honek baimendutakoak ez diren datu-baseetatik eskura jartzea, bai eta zerbitzu eta edukietan erabiltzaileen eskura jarritako iritziak, irudiak, formak, aurkibideak eta beste adierazpen formalak itzultzea, egokitzea, moldatzea edo beste nolabait eraldatzea ere, ekintza horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko edo irudiaren babeseko legeriaren mende baitaude.

MUTUALIAk eskubide osoa du mugak ezartzeko web-orrietarako eta horietan emandako produktu eta/edo zerbitzuetarako sarbideari, bai eta horren ondorioz argitara daitezkeen eta erabiltzaileek posta elektroniko bidez bidali dituzten iritziei, oharrei, irudiei edo iruzkinei ere.

Ildo horretan, eta egokitzat jotzen badu, alde batera utzi gabe soilik erabiltzaileen erantzukizuna dela, MUTUALIAk beharrezko iragazkiak ezar ditzake saihesteko bere webguneen bidez sarean eduki edo iritzi arrazistak, xenofoboak, diskriminatzaileak, pornografikoak, iraingarriak edo, nolabait, indarkeria sustatzen dutenak adieraztea, edota argi eta garbi bidegabeak eta kaltegarriak diren edukiak hedatzea.

Posta elektronikoaren bidez MUTUALIAren web-orrietara iradokizunak, oharrak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen dituzten erabiltzaileek, egiaz eta argi eta garbi kontrakoa adierazi ezean, zerbitzuen eta edukien izaeragatik posible denetan, ulertzen da MUTUALIAri baimena ematen diotela ohar, iritzi edo iruzkin horiek erreproduzitu, banatu, erakutsi, transmititu, eman, edozein formatutan igorri, euskarri fisiko edo logikoetan (adibidez, ordenagailuetako diskete edo disko gogorretan) gorde, digitalizatu, MUTUALIAren datu-baseetatik eskura jarri, itzuli, egokitu, moldatu edo beste nolabait eraldatzea, legez aurreikusten den egile-eskubideen babes-denbora osoan.

Halaber, ulertzen da baimen hori doakoa dela eta posta elektroniko bidez ohar, iritzi edo iruzkin horiek bidaltze hutsarekin erabiltzaileek uko egiten diotela MUTUALIAk horren truke ezer ordaintzeko asmoari.

Aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, MUTUALIAk baimena du ohar, iritzi edo iruzkin horiek eraldatzeko, web-orriak argitaratzeko formatuaren beharretara egokitzeko, baina horretatik ezingo da ulertu inolako kalterik egon denik erabiltzaileek haiekiko izan ditzaketen egile-eskubideen edozein eskumen moraletan.

Debekatuta daude baliabide tekniko, logiko edo teknologiko guztiak, zeinen bidez hirugarren batek zuzenean edo zeharka, irabaziekin edo gabe, onura atera dezakeen web-orrietako eduki, forma, aurkibide eta beste adierazpen formal guztietatik, edo MUTUALIAk horiek funtzionatzeko egindako ahaleginetik.

Zehazki, debekatuta daude MUTUALIAren web-orrietara zuzenduta ezar daitezkeen esteka, hiperlink, framing edo antzeko beste esteka guztiak, MUTUALIAren aurretiko berariazko baimen idatzia izan ezean. Puntu honetan ezarritakoa urratzen bada, MUTUALIAk bere web-orriekiko eta horietako eduki guztiekiko dituen jabetza-eskubide legitimoen kaltetzat hartuko da.

MUTUALIAk ez du bere gain hartuko inongo erantzukizunik, baldin eta aurretiaz aipatutako jokabideen eta jarduketen ondoriozkoak badira; halaber, ez du bere gain hartuko erabiltzailea MUTUALIAren webguneetatik zuzenean edo iragarkien, esteken, loturen, hyperlinken, framingaren edo antzeko esteken bidez sar daitekeen edukien, zerbitzuen, produktuen eta abarren erantzukizunik.

MUTUALIAk eskubidea izango du WEBGUNE honetarako sarbidea denbora batez eteteko, edukiak edo programazioa hobetzearekin, mantentzearekin edo berrikustearekin lotutako arrazoiengatik, bai eta beste edozein arrazoirengatik ere.

Lege-ohar hau gaurko egunez eguneratu da, eta etorkizunean aldaketak izan ditzake. Horregatik, erabiltzaileak horiek atzitu, arretaz irakurri eta onartu behar ditu, atari honetara sartzen den bakoitzean.

 

 

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK