Gizarte Laguntzarako Prestazio Ekonomikoak

Zer dira Gizarte prestazioak?
Lan istripuen edota gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako beharrei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntzak, zerbitzuak edo ekarpen ekonomikoak dira gizarte laguntzarako prestazioak.
Nor izan daiteke laguntza horien onuradun?
Lan istripua edo gaixotasun profesionala izan duten langile babestuak eta horien kideak.
Beraien senitartekoek eta eskubidedunak (ezkonlaguna, aurrekoak, ondorengoak eta gainontzeko senitartekoak).
Urtebeteko bizikidetza dela eta senitartekoei parekatuak.
¿Quién reconoce estas prestaciones?
Prestazio Berezien Batzordeak; hau da, mutualitatera kidetutako enpresen eta babestutako langileen partaidetza duen organo paritarioak.

Gizarte Laguntza Prestazioen inguruko informazio gehiago nahi baduzu Prestazioen onuradunak nortzuk izan daitezkeen jakiteko, edota zenbatekoei, laguntza motei eta abarri buruzko informazioa nahi izanez gero, egin klik ondorengo estekan:

Gizarte laguntzako prestazioak buruzko txostena (PDF 61KB)
Prestazio Berezien Batzordea
Prestazio Berezien Batzordea mutualitatera kidetutako enpresen eta babestutako langileen partaidetza organo paritarioa da.

Osaera

Batzordeak hamar kide ditu: horietatik bost Zuzendaritza Batzordeak izendatutako enpresen ordezkariak dira, eta beste bost sindikatuek izendatutako langileen ordezkariak.

Helburua

Lan istripuen edota gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako beharri aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntzak, zerbitzuak edo ekarpen ekonomikoak zehaztea.