Ir al contenido

Mutualia

Menú

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Erantzulea

Erakunde honetan eskuratutako, atzitutako, tratatutako eta/edo gordetako datu pertsonalak tratatzearen erantzulea MUTUALIA Gizarte Segurantzarekin Lankidetza duen 2. zenbakiko Mutua da. Egoitza operatiboa: Henao kalea 26, 48009 Bilbo. IFK: G95471165

Hauek dira Datuen Babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@mutualia.es eta/edo comitedeseguridad@mutualia.es. Helbide hauetara jo dezakezue datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein konturako.

Helburua

MUTUALIAk tratatzen dituen datu pertsonalak helburu jakin, esplizitu eta legitimoetarako dira, zehazki, Mutua honetan babestutako langileekin ezarritako Gizarte Segurantzako babes juridikoko harremana betetzeko, bai eta MUTUALIAren eta datuen titularren artean sinatutako kontratu-harremanetan sor daitezkeen loturengatik ere; horren ondorio guztiekin, beharrezkotzat jotzen da bi aldeek sinatutako kontratuetan ezarritakoa betetzeko eta indarreko araudian jasotako legezko betebeharrak betetzeko.

Gerta liteke MUTUALIAren helburu legitimoekin lotutako tratamenduren bat egitea, esaterako, informazio-bidalketa kudeatzea, interesdunei aukera emateko MUTUALIAk ematen dituen prestazioak, zerbitzuak eta funtzioak hobeto eta azkarrago eskuratu eta kudeatu ditzaten. Guztia, betiere horretarako legezko legitimitatea badu.

MUTUALIAk ez ditu inoiz erabaki automatizatuak hartuko profilei dagokienez.

Emandako datu pertsonalak datuak babesteko araudian eta sektoreko araudian legez jasotako epeetan gordeko dira; edo kontratu-harremanek irauten duten bitartean. Epe horiek bete ondoren, behar bezala blokeatuta gordeko dira, legez eska daitezkeen neurriak betetzeko edo ekintzen preskripzio orokorrera arte, legeak gordetzeko derrigorrezko beste epe batzuk ezartzen dituen kasuetan salbu.

Legitimazioa

MUTUALIAN datu pertsonalak tratatzeko legitimazioak oinarri hartzen du Gizarte Segurantzak kide diren enpresetako langile babestuekin/onuradunekin eta atxikitako norberaren konturako langileekin duen aseguratzeko/babesteko harreman juridikoaren betetze legalean; indarreko legeriatik datozen eskubide eta betebeharrei lotutako guztian.

Gizarte Segurantzaren zuzenbide publikoko harreman juridikoak erregulatzen dituen araudi publikoan babesten ez diren beste edozein tratamendurako eta/edo kontratu-harremanetarako, MUTUALIAK interesdunaren adostasuna eskatzen du.

Legezko betebehar horiek daudenez, eskatutako datuak eman beharra dago. Datuok ez emateak indarreko araudian edo MUTUALIArekin sinatutako kontratuetan jasotako eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko ezintasuna ekar dezake.

Hartzaileak

Erakunde honetan tratatzen diren datu pertsonalen hartzailea MUTUALIA bera da, eta barneko helburu administratibo eta juridikoetarako edo dagokion Administrazioaren aurrean dituen legezko betebeharretarako erabiltzen ditu, langile babestuen, bezeroen, hornitzaileen, interesdunen edo enplegatuen datu pertsonalen tratua barne.

Alabaina, kontratua betetzeko eta MUTUALIAren helburu legitimoen legezko betebeharrak/ahalmenak betetzeko, litekeena da beharrezkoa izatea osasuneko beste enpresa edo profesional batzuek, edo administrazio publikoko erakunde eskudunek datu horiek jakitea, eskuratzea eta/edo tratatzea.

Halaber, gerta liteke hartzaileak tratamenduaren arduradunak eta/edo profesional espezializatuak izatea, esaterako, medikuak edo perituak, edo MUTUALIAren kontura eta enkarguz datuak tratatu behar dituzten beste profesional batzuk.

MUTUALIAk Arau Korporatibo Lotesleak ditu, behar bezala onartuta eta hemen eskuragarri lege oharra.

Era berean, erakunde honek bere azpiegitura digitalaren zati bat kontrata dezake, cloud computing (hodei-konputazioa) eredu baten arabera; beraz, tratamenduaren arduradunak ditu, EBn kokatutako zerbitzariekin. AEBetan kokatutako zerbitzariekin hodeian dauden zerbitzuak beharko balira, EBren eta AEBen arteko hitzarmenen (adibidez, Privacy Shield) babespean soilik egingo litzateke.

Nolanahi ere, eta betiere legeriak sarbide eta/edo tratamendu horiek baimentzen dituelarik, Tratamenduren Erantzulearen eta Tratamenduaren Arduradunaren artean kontratua egondakoan egingo dira, eta/edo araudiak ezarritako lege-xedapenekin.

Eskubideak

Edonork dauka eskubidea jakiteko ea erakunde honetan berari dagozkion datuak tratatzen diren ala ez.

MUTUALIAk indarreko legezkotasuna betetzen laguntzen du, batez ere datu pertsonalen babesari dagokionez.

Interesdunek beren datu pertsonalak atzitzeko eskubidea dute, bai eta datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio, horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek hartu zireneko helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean.

Interesdunek hala irizten badute eta legeak baimentzen badu, beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko eta eskakizun judizialei edo legezkoei erantzuteko soilik gordeko dira.

Egoera jakin batzuetan eta beren egoera bereziagatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka ager daitezke. Erakunde honek datuak tratatzeari utziko dio, aurreko idazpuruan aipatutako egoeretan izan ezik.

Era berean, erakunde honek indarreko legeriak edozein erabiltzaileri aitortzen dion beste edozein eskubide onartzen eta aintzat hartzen du.

Jatorria

Erakunde honetan atzitutako, tratatutako eta gordetako datuak interesdunek beraiek emandakoak edo, hala badagokio, administrazio publikoen edo enpresa enplegatzaileen fitxategietatik legez bildutakoak dira, eta MUTUALIArekin harreman juridikoa gauzatzeko egokiak, beharrezkoak eta mugatuak dira, haren legezko eskumenen arabera.

Erakunde honetan erabilitako datu pertsonal guztiek legez baimendutako jatorria dute edo interesdunaren adostasunarekin lortzen dira.

MUTUALIAn erabilitako datu pertsonal guztiei, dagozkien segurtasun-neurriak eta datu pertsonalen babeseko indarreko araudiak eska ditzakeen beste betekizunak aplikatzen zaizkie.

 

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK