Ir al contenido

Mutualia

Menú

Mutualia

Cookien Politika

Cookien Politika

Jakinarazten dizugu gure webguneak gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela erabiltzaileen nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko eta gure produktu eta zerbitzuez informatzeko.

Cookie-ak erabiltzaile baten lehentasunei buruzko informazioa biltzeko prozedura automatikoak dira. Bilketa hori erabiltzaileak webgune jakin bat erabiltzen duenean egiten da, erabiltzaile errepikaria dela jakiteko eta erabilera pertsonalizatzeko zein nabigazio arinagoa ahalbidetzeko helburuarekin.

Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake aukera lehenetsi gisa cookie-ak onartzeko ala ez onartzeko. Halaber, aukeratu dezake cookie bakoitza heltzean pantaila-ohar bat jasotzea, une horretan erabakitzeko ea disko gogorrean instalatu nahi duen ala ez. Cookie-ak blokeatzeko eta kentzeko prozedurak alda daitezke Interneteko nabigatzaile batetik bestera; hortaz, erabiltzaileak Interneteko nabigatzailearen jarraibideetara jo beharko du. Erabiltzaileak cookien erabilera onartu nahi ez badu, prestazio batzuen erabilera mugatu dezake.

Hauxe da cookien sailkapena, kategoria batzuen arabera:

I.- Kudeatzen dituen erakundearen arabera:

Norberarenak: erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen denetik, editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookie-ak dira.

Hirugarrenenak: editoreak kudeatzen ez duen ekipamendu edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipamendura bidaltzen diren cookie-ak dira. Ekipamendu edo domeinu hori cookien bidez lortutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batena da.

II.- Aktibatuta egoten diren epearen arabera:

Sesio cookie-ak: datuak bildu eta gordetzen dituzte, erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean.

Cookie iraunkorrak: datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta cookie-aren arduradunak zehaztutako epean erabil eta trata daitezke.

III.- Helburuaren arabera:

Cookie teknikoak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean, plataforman edo aplikazioan nabigatzeko eta webguneak eskaintzen dituen aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko; adibidez: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.

Pertsonalizatzeko cookie-ak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan bere terminal-ekipamenduan aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko. Adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa, etab.

Analisirako cookie-ak: cookie horiek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta webgune horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.

Publizitaterako cookie-ak: cookie horiek aukera ematen dute zerbitzua ematen duen webgunean txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko, hainbat irizpidetan oinarrituta, hala nola editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.

Portaerazko publizitaterako cookie-ak: zerbitzua ematen duen webgunean txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie horiek, ohituren behaketa jarraituaren bidez, erabiltzailearen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute, ondoren profil zehatz bat garatzeko eta, profil horren arabera, mota bateko edo besteko publizitatea erakusteko.

www.mutualia.es webgunean cookie mota hauek erabiltzen dira:

Norberarenak: erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen denetik, editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookie-ak dira.

Hirugarrenenak: erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira ekipo edo domeinu batetik; ekipo edo domeinu hori ez du editoreak kudeatzen, cookie bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek baizik.

Saiokoak: datuak eskuratzen eta biltzen dituzte erabiltzailea webgune batean sartzen denean.

Iraunkorrak: datuak terminalean gordeta jarraitzen dute eta eskuratu eta tratatu daitezke, cookiearen erantzuleak zehaztutako denboraldian.

Teknikoak: erabiltzaileari aukera ematen diote webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta horretan dauden hainbat aukera edo zerbitzu erabiltzeko, esaterako: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletara sartzea, eskabide bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskabidea egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea eta sare sozialetan edukiak zabaltzea.

Analisirako cookie-ak: cookie horiek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta webgune horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.

Informazio hori helburu hauekin egiten dugu: webguneak hobetzeko, behar berriak hautemateko eta egin beharreko hobekuntzak balioesteko. Hobekuntza horiek gure webguneak erabiltzen dituzten erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko egiten dira, eta, besteak beste, nabigatzaile edo terminal erabilienetara egokitzen dira.

Zure ekipamenduan instalatutako cookie-ak onartzeko, ezagutzeko, blokeatzeko edo kentzeko, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfiguraziora jo dezakezu.

Adibidez, hori egiteko informazioa aurki dezakezu nabigatzaile hauek erabiltzen badituzu:

Explorer:http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9

Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

Safari:http://support.apple.com/kb/ph5042

Firefox:http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we

Informazio gehiago nahi baduzu cookie-ak erabiltzeko moduari buruz, idatzi mezu bat dpd@mutualia.es eta/edo comitedeseguridad@mutualia.es

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK