MUTUALIA FOROAREN XVII. EDIZIOA: 2019ko Otsaila

Gai-zerrenda:

Pentsio publikoak berriro balioesteari eta gizarte, lan eta enpleguaren alorreko premiazko beste neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege-dekretuaren analisia.

  • Langile Autonomoen Araubide Bereziaren berritasunak. Estaldura zabaltzea, kotizazioa eta kontzeptuak.
  • Araubide Orokorrari eta beste Araubide Bereziei eragiten dieten kontratazio, kotizazio, erretiro eta langabeziari buruzko alorrak.
    • Aldi baterako kontratuak, LGS, Kontratazioa sustatzeko neurrien gainbehera, Negoziazio kolektiboa eta erretiroa, Langabezia, Gazteen enplegua, Bekadunak…
Gainera, Administrazioarekiko Auzien Salaren (2. sekzioa) 2018ko urriaren 3ko epaiaren aipamena egingo dugu; epai horrek lege-doktrina xedatzen du GSINek emandako amatasun prestazioaren PFGZ ordaintzetik salbuetsita egoteari buruz.

Hizlariak:

• Susana Castaños del Molino: abokatua eta Mutualiako Aholkularitza Juridikoaren eta Korporazio Betetzearen zuzendaria.

•  Iñaki Esnal Zalakain: Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua.

Deialdiak

Lau deialdi antolatuko dira:

 

 

Izen ematea


BEHARREZKOA DA IZEN EMATEA

DIBULGAZIO JARDUNALDIA: argitalpen berritaren aurkezpena

GSINk, SEGOk eta AMATek egindako “Haurdunaldian Laneko Arriskua Baloratzen Laguntzeko Gida” argitalpenaren berritasunen aurkezpena.

Mutualiak jardunaldiak antolatu ditu, haurdunaldian arrisku-prestazioa baloratzen laguntzeko gida berriari buruz; argitalpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak argitaratu zuen 2018ko abenduan. Gidak zenbait berritasun jasotzen ditu aurreko gidekiko, eta oinarri zientifiko-teknikoa eskaintzen du, haurdunaldian laneko arriskua baloratzeari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.

Jardunaldietan, Carmen Salguerok, Mutualiako Haurdunaldi eta Edoskitzeko Arriskuaren eta Laneko Kontingentzien atalaren arduradun medikoak, azken gidaren berritasun esanguratsuenak azalduko ditu; halaber, Mª Mar Crespok, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzaren arduradunak, modu laburtuan ekarriko ditu gogora enpresek dituzten obligazioak, haurdunalditik edo edoskitzetik eratorritako arriskuak kudeatzeari dagokionez; baita prestazioa eskuratzeko eskakizunak ere.

Arriskuaren eta prestazioaren kudeaketan modu zuzenean nahiz ez-zuzenean esku hartzen duen edozein profesionali daude zuzenduta saio hauek.

 

Hiru deialdi antolatuko dira (jardunaldiaren egitaraua PDF formatuan) :

  • Vitoria-Gasteizen:
    • Eguna: urtarrilak 29.
    • Ordua: 10:00etatik 12:00etara
    • Lekua: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 10-Bis.

 

  • Donostia-San Sebastiánen:
    • Eguna: urtarrilak 30.
    • Ordua: 10:00etatik 12:00etara
    • Lekua: Pakea klinika. Arriola pasealekua 26.

 

  • Bilbon:
    • Eguna: urtarrilak 31.
    • Ordua: 10:00etatik 12:00etara
    • Lekua: Ertzilla 24.

 

Izen-ematea

 

Gida: Prebentzioa eta lehen laguntzak ostalaritzan

Ostalaritzaren sektorea euskal ekonomiaren funtsezko zutabeetako bat da. Bere ohiko jarduerarekin batera, mugimendu handiko garaiak heltzen dira, batik bat data jakinetan, jai egunak nahiz denboraldi berezietan, nola den, esaterako, hastear dagoen sagardoaren denboraldia. Mutualian ostalaritzako langileek laneko arriskuen prebentzioaren garrantziaz kontzientzia har dezaten nahi dugu, baita lehen laguntzak ezagutzearen beharraz ere, jatetxe, taberna edo hoteletan gerta litezkeen egoerei aurre egiteko.

Mutualiak argitaratuta, Prebentzioa eta lehen laguntzak ostalaritzan sektore honetan istripuak prebenitzeko oinarrizko gida da, eta jatetxe eta hoteletan gerta daitezkeen arrisku-egoerak biltzen ditu, esaterako, intoxikazioak, erredurak, elektrokuzioak, ebakiak, traumatismoak, itotzeak, konorte-galerak, istripu baskularrak, alergiak, eta abar. Horretaz guztiaz gain, langileen arrisku psikosozialak lantzen dira, bereziki, estresa.

Ostalaritzan lan egiten duten pertsonek ohikotzat hartuko dituzte bertan biltzen diren zenbait egoera, inondik ere, esaterako: zure jatetxeko sukaldari laguntzaileak laban batekin atzamarra moztu du eta hemorragia handia du. Zer egin dezakezu zuk osasun-zentro batera eraman ahal izan arte odoletan ez ibiltzeko? Lan egiten duzun hoteleko gelan bere emaztea zorabiatu dela eta konortea galdu duela jakinarazi digu bezero batek. Zer egin beharko duzu medikua etorri arte? Jatetxe batean adineko emakume bati haragi-hezur bat kontrako eztarritik joan zaio eta arnasa hartzeko zailtasunak ditu. Nola lagun dezakezu,mediku bat etorri arte, ez itotzeko?

Halako eta bestelako lan arrisku egoerak sahiesten ikasteko zure eskura jartzen dugu Mutualiaren Prebentzioa eta lehen laguntzak ostalaritzan esku-liburua.

 

 

Berrikuntzak autonomoentzat

RECEMA-WEB.jpg_2142931170

28/2018 Errege Lege-dekretuak araudiari ekarritako aldaketak berrikuntza garrantzitsuak dakartza langile autonomoen kolektiboarentzat. 2019ko urtarrilaren 1etik, autonomoak, lehen aldiz, kotizatu egin beharko du kontingentzia profesionalengatik nahitaez; hau da, babes integrala jasoko du mutualitatetik, bai gaixotasun arrunten kasuan, bai laneko istripuen egoeretan edo gaixotasun profesionalen kasuan. Horrez gain, nahitaezkoa izango da autonomoak jardun profesionala uzteagatik edota langabeziagatik kotizatzea ere.

Horiexek dira berrikuntza nagusiak; izan ere, orain arte, laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen estaldura barnean hartzea nahiz jarduna uzteari zegokion estaldura aukerakoak ziren langile autonomoentzat.
Hala, kolektibo horri zerbitzu eta prestazio gehiago ematea adierazten du berrikuntza horrek:

OSASUN LAGUNTZA

Kontingentzia profesionalen estaldurarekin (istripu edo gaixotasun profesionalak), osasun-laguntza osoa izango dute eskura, horien barnean hartuta lekualdaketak, larrialdiak, ospitaleratzea, sendagaiak, ebakuntza kirurgikoak, errehabilitazioa, etab. Mutualitateari dagokio baja ematea.

ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

Istripu edo gaixotasun profesional batengatik baja hartzen denean:
– Oinarri arautzailearen % 75 ordainduko da, baja ematen den egunaren hurrengotik hasita.

Gaixotasun arrunten kasuan edo lanetik kanpoko istripuetan:
– Oinarri arautzailearen % 60 ordainduko da, baja ematen den egunaren ondoko 4.etik hasita, eta % 75 ordainduko da, 21. egunetik aurrera.

 

BALIAEZINTASUNIK GABEKO LESIO IRAUNKORRENGATIKO, EZINTASUNAGATIKO ETA HERIOTZAGATIKO PRESTAZIOAK

Kontingentzia profesionalen estalduraren bidez, osasun-laguntzarako eta baja garaiko prestaziorako ez ezik, laneko istripuaren ondoriozko beste prestazio batzuetarako ere eskubidea izango du autonomoen kolektiboak.
– Kalte-ordainak, baliaezintasunik gabeko sekuelen aurrean.
– 24 hilekori dagokien kalte-ordaina, ezintasun iraunkor partzialen kasuan.
– 40 hilekori dagokien kalte-ordaina edo oinarri arautzailearen % 55eko edo % 75eko biziarteko pentsioa, ezintasun iraunkor osoaren kasuan.
– Oinarri arautzailearen % 100eko biziarteko pentsioa, ezintasun absolutuaren kasuan.
– Oinarri arautzailearen % 100eko biziarteko pentsioa + % 45eko edo % 50eko osagarria, baliaezintasun handiaren kasuan.
– Alarguntza- eta zurztasun-pentsioak eta kalte-ordainak edota aurreko ahaideen aldekoak, heriotza kasuan. Zenbateko horiei laguntza sozial bat eransten die Mutualiak, heriotzagatiko laguntza gisa.

 

JARDUERA UZTEAGATIKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

Jarduna uztegatik kotizatzen dutenez, oinarri arautzailearen % 70 kobratzeko eskubidea izango dute, beraiek nahi gabe jarduna uzten denean. Kotizazio-aldiaren arabera, prestazioa 24 hilabetera arte iritsiko da.
– Justu jarduna utzi aurretik eta etenik gabe gutxienez 12 hilabetean kotizatzea.
– Jarduna erabat uztea eta behar bezala egiaztatzea.
– 32/2010 Legeko 4. eta 5. artikuluetan ezarritako kasuak. (Mutualitateen 35/2014 Legearen azken xedapenetatik bigarrenak aldatua).

Informazio liburuxka deskargatu

Triptiko elebiduna deskargatu

Eguraldi txarrarekin gidatzeko aholkuak

 

Datozen egunotan izango dugun tenperatura jaitsiera, elurra eta izotza dela eta, Mutualiak errepidean mugitzeko gomendioak aurkezten dizkizu.

Elurretan gidatzeko, esaterako, 2 urrezko arau betetzea ezinbestekoa da:

Prebentzioa eta Arreta.

 

PREBENTZIOA: Berrikusi zure ibilgailua, eraman ezazu beharrezkoa den guztia eta egin bidaiaren plangintza.

Ibilgailuaren baldintzak: 

  • Pneumatikoak: Egiaztatu haien presioa eta berrikusi sakonera (gutxienez 1,6mm)
  • Motelgailuak: Haien egoera txarrak frenatzeko tartea handiagotzen du
  • Frenoak: Komeni da 60.000 km egindakoan edo bi urtean behin aldatzea
  • Bateria: Egoera txarrean abiatzeko arazoak izan ditzake.
  • Argiak: Oso garrantzitsuak ikusia izan eta ikusteko.
  • Likidoak: Berrikusi eta/edo aldatu freno-likidoen eta olioaren mailak, izotz kontrako likidoa zein beira-garbigailuko likidoa.
  • Gomak, beira-garbigailuaren funtzionamendua eta atzeko beira termikoa.

Zer eraman

Gidatu eta bidaiatu behar izanez gero, nahitaezkoa da hau eramatea:

  • Ordezko gurpila edo zulatuak konpontzeko kitak
  • Arrisku triangeluak
  • Txaleko islatzaileak

Elurra egIten badu, komeni da, halaber, hauek ere eramatea: kateak (neguko gurpilik ezean), arropa beroak, eskularruak (konponketak egiteko), abio-pintzak, linterna, elikagaiak eta edariak, batería duen teléfono mugikorra, lurrunaren kontrako spray edo baieta, bai eta eskularruak eta pala ere. Garrantzitsua da depositua erditik gora beteta edukitzea.

 

Planifikatu

Atera aurretik errepideen egoerari buruzko informazioa eskuratu:

  • www.dgt.es
  • www.trafikoa.net

 

ARRETA eguraldi txarra dagoenean.

Eguraldi txarra dagoenean bidaia egin behar izanez gero, hona hemen funtsezko aholkuak:

  • Informatu eguraldiaz eta hautatutako ibilbidearen egoeraz.
  • Berrikusi ibilgailuaren oinarrizko baldintzak.
  • Garbitu ibilgailua, kristalak, argiak, lainotako argiak, seinale argiak, atzerako ispiluak eta errefraktanteak, baita lohi-babesean pilatzen den elurra ere.
  • Saihestu azelerazio eta dezelerazio zakarrak, baita aurreratzeak ere.
  • Hartu aurrea gertakariei frenoak erabili behar ez izateko.
  • Egokitu abiadura bidearen egoeraren arabera. Eduki abiadura txikia.
  • Eraman beti piztuta argi laburrak eta, beharrezkoa bada, lainotako argiak.
  • Handitu segurtasun-tartea.
  • Arreta galtzadan zapalduta eta izotz bihurtuta dagoen elurrarekin, oso irristakorra da eta.
  • Errepidea zuritutakoan edo errepideko Zaintza Indarrek hala eskatzen dutenean, ezarri kateak gurpil eragileetan neguko pneumatikoak eraman ezean.
  • Kateak galtzadatik kanpoko tokietan ezarriko dira, ibilgailua sartzeko arazorik ez dagoenetan, eta errepideko zirkulazioa oztopatzea saihestuko da beti. Elurrak errepidea oztopatzen badu:

Ez aurreratu elurragatik errepidean blokeaturik dagoen ibilgailu bat blokeaturik dagoen ibilgailu bat maniobraren ostean bidea libre utzita hori egin dezakezula guztiz ziur ez bazaude.

Ez gelditu inoiz galtzadan, aparkatu errepidetik kanpo eta ez utzi inoiz ibilgailua laguntza eskatzeko norabait iritsi ahal izango zarela ziur ez bazaude.

Ez aurreratu elurra kentzeko makina bat lanean dagoen bitartean.

 

 

2019KO PRESTAZIOAK ORDAINTZEKO EGUTEGIA

2019-ordainketen-egutegia

Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu:

  • Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak
  • Minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
  • Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa (Kontingentzia Profesionala / Kontingentzia Arrunta)
  • Langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa

Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean egingo dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, egutegia  PDF formatuan ikus dezakezue.

Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:

 

PrestacionesBI@mutualia.es

PrestacionesSS@mutualia.es

PrestacionesVi@mutualia.es

Haurdunaldian laneko arriskua baloratzen laguntzeko gida berria

guia-rel-amat

haurdunaldian laneko arriskua baloratzen laguntzeko gida berria

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN) gida berria editatu du, haurdunaldian arrisku-prestazioa baloratzen laguntzeko. Ospe handiko hiru erakunde hauetako mediku eta teknikariek egindako lanaren emaitza da dokumentua: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalekoak (GSIN), Ginekologia eta Obstetriziako Espainiako Sozietatekoak eta Gizarte Segurantzaren mutualitate lankideetakoak, besteak beste, Mutualiakoak, AMAT elkartearen bitartez. Argitalpena Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizatearen Institutu Nazionalak berrikusi du.

Gidaren xedea da haurdun dauden emakumeen arreta eta osasuna hobetzea, oinarri zientifiko-teknikoa eskainiz, haurdunaldian sor daitezkeen laneko arriskuak baloratzeko orduan erabakiak hartzen laguntzeko. Gidak aholkularitza eskaintzen dio haurdunaldian arrisku-prestazioaren kudeaketan modu zuzenean nahiz ez-zuzenean esku hartzen duen edozein profesionali: erakunde kudeatzaileetakoak, osasun zerbitzu publikoetakoak, Gizarte Segurantzaren mutualitate lankideetakoak, bai eta prebentzio zerbitzuetakoak ere.

Gutxi barru, MUTUALIAk hitzaldi batzuk antolatuko ditu elkartutako enpresa eta aholkularitza lankideentzat, gida honen berritasun nagusiak hedatzeko.

Gida deskargatu PDF Formatuan

Exoeskeletoa, laneko lesioak prebenitzeko tresna

Mutualiak, laneko arriskuen prebentzioaren arloko beste dibulgazio jarduera bati ekin dio berarekin elkartutako enpresentzat. Kasu honetan, exoeskeletoek laneko munduan dituzten aplikazioak ezagutaraztea da xedea.

Hainbat exoeskeleto mota daude merkatuan, baina, hasteko, bizkarreko exoeskeleto pasiboa (kanpoko hornidurarik gabekoa) aukeratu dugu. Bizkarraren flexio eutsia edo errepikatua eskatzen duten ariketen ondorioz, zama manipulatuz edo manipulatu gabe, sortzen diren gerriko lesioen prebentziorako ekipo pertsonala da. Beste neurri prebentibo batzuk, hala nola neurri teknikoak aplikatzea, zamatzeko bitarteko laguntzaileak erabiltzea, prestakuntza, lanen antolaketa, eta abar ezinezkoak direnerako eta/edo eraginkorrak ez direnerako gomendatzen da.

Exoeskeletoa gailu eramangarria da, arnes baten tankerakoa, pertsona batek darama aldean eta energia gehigarria sortzen du lan fisikoetarako. Langilea aurrerantz makurtzen denean, sistemak bermea eskaintzen du, batez ere bularraren aldean, indarra haren zangoen goiko aldera desbideratuz eta gerriaren inguruko tentsio fisikoa gutxituz. Haren egitura zaluak aukera ematen dio erabiltzaileari ibiltzeko, esertzeko, eskailerak igotzeko eta gorputza askatasunez mugitzeko, eta, horrez gain, erabiltzaileak bere posturari buruz duen kontzientzia hobetzen du.

Dauzkan beste abantaila batzuk honako hauek dira: laneko denboraren eraginkortasuna handitzen du, inplementazio erraza du, mantenimendu minimoa, % 100 mekanikoa da (bateriarik gabekoa), eta gordetzeko zein garbitzeko erraza.

Bizkarreko exoeskeletoa hainbat sektore eta jardueratarako gomendatzen da, hala nola: automozioa, aeronautika, industria astuna, lan logistikoak edo biltegikoak, osasun arloa, laborantza…

Mutualiak, gaur egun, bi ekipo dauzka hala nahi duten enpresei maileguan eskaintzeko, horien erabilerari buruzko aholkularitza pertsonala emanez, haien lanpostuen ezaugarrietara egokituta, eta erraztasunak emanez gerriko lesioak murrizteko erabiltzen diren era honetako ekipoen erosketa posibleei buruzko erabaki-hartzeei buruz.