Ir al contenido

Mutualia

Menú

Nor naiz

Autonomoa

Badakigu zure denbora urrea dela. Zugandik oso gertu gaude, behar duzunerako.

Informazio osagarria behar duzu?

Irakurri dut eta onartzen dut datuen pribatutasunerako politika

Mutualia aukeratzeko arrazoiak

Gure lantaldea zure zerbitzura

Zure egunerokoa samurragoa egin nahi dizugu, lanari ekin eta izapide administratiboekin denbora gal ez dezazun. Gure lantaldeak zalantzak argituko dizkizu eta gestioak erraztu, behar duzun aldiro. 24 orduko arreta zerbitzua eskaintzen dizugu, urte osoan, eta dena eskura eduki behar duzula jakinda, gure App-an berehala kontsulta ditzakezu modu seguruan zure historia medikoa, hitzorduak, kobrantzak edota gertuen daukazun Mutualia zentroa.

Laguntza-sarerik handiena eskura dezakezu

Ezagutu gure osasun laguntza, eraginkorra eta itxarote zerrendarik gabekoa. Mutualia zentro bat daukazu zugandik oso gertu, izan ere, Euskadiko sarerik zabalena jartzen baitugu zure eskura. 12 zentro eta 3 ospitale propio dauzkagu lurralde bakoitzean, eta errehabilitazio-gaietan erreferentziazkoak gara, gure teknologia, zentro-kopuru eta osasun-arloko profesionalengatik, beti zure alboan daudenak, erabat osatu artean.

Asistentzia-laguntza ematen dizugu

Zure alboan gaituzu laguntza prozesu osoan,  jasotako diagnostikoaren edo mediku-prozesuaren inguruko zalantzak argitzeko. Halaber, Osasun Zerbitzu Publikoaren baimenarekin, froga eta tratamenduak aurreratu eta bigarren mediku-iritzia eman diezazkizukegu.

Zein prestazio kobra ditzaket?

Langile autonomoa zaren aldetik, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua baten kide egin beharko zara gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripua babesteko. Horietako arrazoi batengatik baja ematen dizutenean, Mutualiak zure egoeraren jarraipena egiten du, eta dagokizun prestazioa ordaintzen dizu:

  • Bajaren 4. egunetik 20.era kotizazio-oinarriaren % 60 jasotzen duzu.
  • 21. egunetik aurrera, kotizazio-oinarriaren % 75 jasotzen duzu.

Prestazio hauek ere jaso ditzakezu:

  • Laneko arriskua haurdunaldian eta edoskitzaro naturalean
    Haurdun bazaude eta zure lanpostua arriskutsua izan badaiteke zuretzat edo fetuarentzat, eskubidea duzu zure kotizazio-oinarriaren % 100eko prestazioa jasotzeko. Informazio gehiago.
  • Gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea
    Zure lanaldia murriztu behar baduzu minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabe bat zaintzeko, prestazio ekonomiko hau jaso ahalko duzu, murrizketak eragindako diru-sarreren galera berdintzeko. Informazio gehiago.

Zure estaldura handitzea eta laneko istripuaren edo gaixotasunaren kasuan babestea erabakitzen baduzu, zure eskura daukazu osasun-sare zabal, berritzaile eta hurbila. Osatzeko prozesu osoan lagunduko dizugu, lanean ahalik eta lasterren has zaitezen. Halaber, tratamenduak ekar ditzakeen gastu osagarriak ordaintzen ditugu. Hartara, lan-istripu bategatik edota gaixotasun profesionalagatik osasun laguntza jasotzeko egin beharreko joan-etorrien garraio-gastuak ordaintzen dizkizugu, baita gaixotasun arruntagatik medikuaren hitzorduetara joan beharrekoetan ere.

Gainera, laneko istripuagatik edo gaixotasunagatik bajan zauden bitartean, oinarri arautzailearen % 75 ordaintzen dizugu, bajaren hurrengo egunetik hasita. Gehiago jakin nahi duzu?

Ordainketen egutegia

Mutualia Gizarte Segurantzaren hainbat prestazioen kudeaketaz eta ordainketaz arduratzen da, nola diren haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa edota langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa.

Ordainketak hilaren 2tik 8ra artean gauzatzen dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzu, honako egutegian ikus dezakezu.

Eta langabezian geratzen banaiz?

Langile autonomo gisa jarduera amaitzen baduzu, langabezia kobra dezakezu, baldintza batzuk betetzen badituzu.

Laneko arriskuen prebentzioa

Gure aholkularien taldeak arlo honetako eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematen dizu, eta gure tailer praktikoetan eta sentsibilizazio-jardunaldietan parte hartzera animatzen zaitu. Ikusi informazio guztia Prebentzioari buruzko atalean.

Zer egin laneko istripu baten aurrean

Istripu arina, larria edo oso larria izanez gero, kontsulta itzazu bete beharreko pausuak, beharrezko dokumentuak eta ezagutu prozedura.

Osasun-laguntza

Zure estaldura zabaldu eta laneko istripuaren edo gaixotasunaren kasuan babestea erabakitzen baduzu, Euskadiko laguntza-sare handienak eskaintzen dizkizun abantailak eskuratu ahal izango dituzu: 3 klinika Donostian, Bilbon eta Gasteizen eta 12 laguntza-zentro, zugandik oso hurbil, traumatologia eta errehabilitazio zerbitzuetako azken berrikuntzekin. Beti ematen dizugu arreta, egunean 24 orduz, urteko egun guztietan, itxarote-zerrendarik gabe. Gure osasun-zerbitzuak ezagutzen dituzu?

Ezagutu gure zentroak

Pazienteen segurtasun-gertakariak

Programa honen bidez era anonimoan eman dezakezu Mutualian izan duzun eta pazienteen segurtasunarekin lotutako edozein gertakariren berri. Zure laguntza oso garrantzitsua da, Mutualian ematen dugun osasun-asistentziaren kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagunduko digu-eta.

JAKINARAZI PAZIENTEEN SEGURTASUN-GERTAKARI BERRIA

JAKINARAZPENAREN EGOERA ZEIN DEN IKUSI

Gizarte-laguntzak

Gehien behar duzunean laguntzen dizugu. Bajan bazaude eta operatibo ez dagoen negozioaren gastuak ordaindu behar badituzu edo jarduera mantentzeko gastu horiek handitu behar badituzu, laguntza ekonomiko eta gizarte-zerbitzu batzuk eman diezazkizugu. Mutualiaren Prestazio Berezien Batzordeak egoerak banan-banan aztertuko ditu, eta zure kasurako onena zein den zehaztuko du. Informazio gehiago.

Botika-kutxa bat behar duzu?

Autonomoa bazara eta soldatako langileren bat baduzu, lehen sorospenetarako botika-kutxa bat eska dezakezu. Doan emango dizugu. Badakizu nola eska dezakezun Mutualiaren botika-kutxa bat?

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK