Ir al contenido

Mutualia

Menú

Nor naiz

Aholkularitza

Administrazio-izapideak sinplifikatzen laguntzen dizugu.

Jarri harremanetan zure kudeatzailearekin.

Irakurri dut eta onartzen dut datuen pribatutasunerako politika

Zergatik Mutualia?

Kudeatzaile pertsonala zuretzat

Hasiera-hasieratik gure profesional batekin jarriko zaitugu harremanetan, enpresa kidetuaren mintzaide bakarra bilakatuko dena, zalantzak argitu, informazioa eskaini eta eguneroko izapideak arintzeko. Jarri harremanetan zure kudeatzailearekin. Zure konfidantzazko pertsona izango da mutuan, zure zerbitzura, behar duzunerako.

Laguntza sare zabala

Gure laguntza-sarea Euskadiko zabalena da. 12 zentro eta 3 ospitale propio dauzkagu lurralde bakoitzean, langileei berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko. Errehabilitazio-gaietan erreferentziazkoak gara, gure teknologia, zentro-kopuru eta osasun-arloko profesionalengatik, eta etengabeko berrikuntzan darraigu zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.

Tresna digitalak, eskura

Badakigu zein garrantzitsua den dena bertan edukitzea, uneoro, eta edonon. Horregatik eskura jartzen dizkizugu gure tresna digitalak, non informazioa jasotzeaz gain, eguneroko izapide administratiboak errazteko aukera ematen dizugun. Gure Extranet-an Delt@ parteak kudeatu, istripuen txostenak kontsultatu edota botikin bat eska dezakezu.

Prestazioak

Laneko istripuen eta Laneko Gaixotasunen ondoriozko zein Gaixotasun Arrunten eta Lanekoak ez diren Gaixotasunen ondoriozko prestazioak izapidetu eta ordaintzen ditugu. Baja medikoak kudeatzen espezialduta dagoen mediku, erizain eta administrarien taldea daukagu. Laneko istripuen eta laneko gaixotasuei dagokienez, istripua edo gaixotasuna gertatu orduko eskaintzen dugu osasun laguntza, eta langileak osatzeko baliabideak jartzen ditugu eskura (farmazeutikoak, kirurgikoak, errehabilitazioa, gailu protesiko eta ortopedikoak). Mutualiak, halaber, bere gain hartzen ditu medikuaren hitzorduetara joateko sor daitezkeen garraio-gastuak. Bestalde, laneko istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorengo egoera zailei aurre egiten laguntzeko gizarte laguntzak eskaintzen ditugu. Informazio gehiago.

Dokumentazioa / Inprimakiak

Behar duzun Dokumentazioa zure eskura

Foroa

Mutualiak topaketak antolatzen ditu aldian-aldian, aholkularitzei eta enpresei lan-arloarekin lotutako intereseko berritasunak helarazteko. Foroan gure profesional onenek parte hartzen dute, ezagutza, eztabaida eta batak bestearengandik ikastea sustatzeko helburuarekin.

Jardunaldiak antolatzen ditugu

Mutualia ikasgelan lan arriskuen prebentzioaren baitan kokatzen diren jardunaldiak antolatzen ditugu eta lan arloko azken berriak gerturatzen dizkizugu. Parte hartu nahi baduzu, hurrengo ekitaldiaren data eta izena emateko prozedura aurkituko dituzu esteka honetan.

Aholkularitza juridikoa

Lan arloko kontsultaren bat egin nahi baduzu, gure profesionalen taldeak erabateko aholkularitza eskaintzen dizu.

Prebentzioan adituak gara

Aholkuak ematen dizkizugu laneko arriskuen prebentzioari buruz. Gainera, ETEa edo mikroETEa bazara, bisita egin diezazukegu, arlo honetan dituzun betebeharrak ezagutarazteko.

Ikusi informazio guztia gure Prebentzioari buruzko atarian

Zer egin lan-istripu baten aurrean

Istripu arina, larria edo oso larria izanez gero, kontsulta itzazu bete beharreko pausuak, beharrezko dokumentuak eta ezagutu prozedura.

Botika-kutxak

Botika-kutxa eska diezagukezu Mutualiaren enpresa elkartua bazara eta eskaera egiteko momentuan langileak alta emanda badituzu. Doan emango dizugu. Badakizu nola eska dezakezun botika-kutxa bat?

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK