PRIBATUTASUN POLITIKAREN HELBURUA
Mutualiak erabiltzaileei jakinarazten die datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen duela, hau da: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa; hori osatzen duen legedia; 34/2002 Legea, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa eta horrekin bat datozen gainerako legeak.
Indarrean dagoen araudiari jarraiki, Mutualiak beharrezkoak diren datuak besterik ez ditu jasotzen bere jarduerari dagozkion zerbitzuak emateko eta legeren eraginez gauzatu behar dituen prestazioak, zerbitzuak eta jarduerak betetzeko.
Litekeena da datuak babesteko egungo politika aldatzea legedi-aldaketengatik, jurisprudentzia-aldaketengatik edo Datuak Babesteko Espainiako Erakundearen edota etorkizuneko agintari eskudunaren irizpide-aldaketengatik. Hori dela-eta, Mutualiak lege-ohar hau aldatzeko eskubidea izango du, web orrira zein sektoreko jardueretara jotzen den uneko legedi edo jurisprudentzia berrikuntzei egokitzeko.
Aurretik adierazitako kasuren bat gertatuz gero, Mutualiak web orri honetan azalduko ditu aldaketak, indarrean sartu baino lehen.
KONFIDENTZIALTASUNA
Posta elektroniko edo formulario elektroniko bidez emandako datu guztiak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko dira, eta informazio hori kudeatzen duten Mutualiako langileek konfidentzial gisa erabiliko dituzte.
DATUAK BORONDATEZ UZTEAREN INGURUKO INFORMAZIOA ETA ONDORIOAK
BORONDATEZ
Web orriaren erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak jasotzeko webgune honetan planteatutako galderak erantzutea boluntarioa dela. Dena dela, batzuetan, daturik ematen ez bada, ezinezkoa izango da hainbat zerbitzutara sartzea.
ONDORIOAK
Mutualiaren web orriko formularioak betetzean, erabiltzaileek onartzen dute emandako informazioa datu pertsonaletarako fitxategi batean sartu eta erabili egingo dela. Fitxategiaren titularra Mutualia da, eta erabiltzaileek hainbat eskubide izango dituzte, zehazki, ondoko klausulan zerrendatzen direnak.
DATUAK ZUZENTZEKO, IKUSTEKO, UKATZEKO ETA EZEZTATZEKO ESKUBIDEEN INGURUKO INFORMAZIOA ERABILTZAILEENTZAT
Aurreko puntuan deskribatutako datuen inguruan, erabiltzaileek 15/1999 Lege Organikoak, baita horrekin bat datorren legediak ere, ematen dizkien eskubideak izango dituzte, bereziki, datuak ikusteko, zuzentzeko, ukatzeko edota ezeztatzekoak. Aurreko paragrafoan adierazitako eskubideak erabiltzeko, erabiltzaileek eskaera idatzia bidali beharko dute sinatuta, NANaren edo pasaportearen fotokopiarekin batera, helbide honetara:
MUTUALIA
Norentzat: SEGURTASUNAREN ARDURADUNARENTZAT.
GAIA: Datuen babesa
Henao kalea 26, 5. solairua
48009 - Bilbo
Era berean, erabiltzaile batek ez badu informaziorik jaso nahi, posta elektronikoz edo beste bide batez, adierazitako helbidean jakinarazi ahalko du edozer modutan, betiere, Mutualiak horren berri badu.
GORDETAKO DATUAK, ZENBAT DENBORAZ ETA ZERTARAKO
GORDETAKO DATUAK
Harremanetarako datuak (oinarrizkoak), hala nola, izena, abizenak eta helbide elektronikoa. Informazio hori Mutualiak jasotzen du, eta ez die inoiz beste enpresa batzuei salduko, lagako edo alokatuko, zerbitzu bat emateko ez bada.
Mutualia da datu pertsonalen fitxategien arduraduna. Mutualiak sortzen ditu erabiltzaileekin duen harremanari eusteko eta kudeatzeko, erakundearen informazioa eta produktuak/zerbitzuak emateko eta beste zenbait jarduera egiteko.
ZERTARAKO
Bestalde, jakinarazten dugu, datu-baseetako informazioa erabiltzaileak identifikatzeko eta erregistratutako erabiltzaileen azterketa estatistikoak egiteko erabili ahal izango dela.
Datuak jasotzeko prozesuan, eta datuak eskatzen direnean, erabiltzaileei adieraziko zaie datuak ematea derrigorrezkoa edo boluntarioa den, formulario elektronikoan inplizituki ulertzen ez bada daturik eman gabe erabiltzaileak ezingo duela web orriko zenbait edukitara sartu.
Kasu horretan, erabiltzaileei baimena eskatuko zaie,beren datuak erabili ahal izateko, Mutualiak jardun ahal izan dezan.
ERABILTZAILEAREN KONPROMISOA BERE DATUAK FITXATEGI BATEAN EGOTEKO
Datuak biltzeko orriren batean datuak idaztean, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen da, eta erabilera-baldintzak eta lege-oharra erabiltzaileari jakinarazi zaiola aintzat hartuko da. Gainera, erabiltzaileak http://www.mutualia.es/ / http://www.mutualia.net/ web orrian nabigatzean, baldintza horiek bete beharko ditu.
HIRUGARREN ENPRESEI DATUAK EMATEA SAIHESTUKO DA ERABILTZAILEAREN BAIMEN ZEHATZIK GABE.
Halaber, eta erabiltzaileari ez bazaio adierazi bere datuak hirugarrenei emateko aukera dagoela eta erabiltzaileak ez badu hori onartu, inolako kasuan, indarrean dagoen legediak onartzen dituenak salbu, Mutualiakoa ez den inork ez du erabiltzaileen baimen zehatzik gabe datu pertsonalak ikusiko. Gainerako kasuetan, Mutualiak lan egingo du hirugarrenek legedia bete dezaten, horren erantzule hirugarren horiek izango diren arren.
Mutualiak ez ditu saltzen, alokatzen edo lagatzen erabiltzaileen datu pertsonalak, zerbitzua emateko ezinbestekoa ez bada.
Mutualiak ez ditu saltzen, alokatzen edo lagatzen erabiltzaileen e-mailak beste enpresa batzuei, zerbitzua emateko ezinbestekoa ez bada.
BANAKETA ZERRENDAN BAJA EMATEKO
Noizean behin, Mutualiak e-mailak bidaltzen ditu jakinarazteko bezero bati kontua sortu duela edo web orrian hobekuntzak eta eskaintzak daudela. Erabiltzaileek edonoiz eman dezakete baja, webmaster@mutualia.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
ERABILTZAILEEN ARDURA EGITEN DUTEN ERABILERAGATIK ETA EDUKIAGATIK
Erabiltzaileak web orri honetako informazioa eta edukia erabiltzen duten eragatik erantzun beharko dute. Beraz, web orriaren bidez ikus daitezkeen informazioa, irudiak, edukiak edo produktuak legaltasun nazionalaren eta internazionalaren arabera erabili beharko dute erabiltzaileek, baita fede onaren arabera ere. Gainera, egiten duten erabileraren erantzule izango dira. Erabiltzaileak zerbitzuak eta edukiak zilegitasunez erabili beharko dituzte, fede onaren printzipioa, indarrean dauden legeak, morala, ordena publikoa, ohitura onak, hirugarrenen eskubideak eta enpresarenak berarenak errespetatuz, zerbitzuen aukeren eta helburuen arabera. Mutualiak ez du erantzungo erabiltzaileek edo hirugarrenek web orriaren zerbitzuak edo edukiak gaizki erabiltzeagatik eragin dezaketen kalteen edo eskuratzen ez duten irabazien erantzukizun zuzenengatik edo zeharkako erantzukizunengatik.
IGMEZL-REN INFORMAZIOA
34/2002 Legearen, uztailaren 11koaren, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoaren 10. artikuluari jarraiki, jakinarazten dizugu hainbat aplikazio eta deskargatzeko informazioa duen web orri honetaz Mutualia arduratzen dela. Enpresa, Bilbao, Calle Henao, 26 helbidea duena helbidean dago kokatua, eta http://www.mutualia.es/, da Interneteko bere domeinua, dagokion erregistroan izena emanda dagoena. Bestalde, erabiltzaileek edo interesdunek web orrian enpresarekin harremanetan jartzeko atala dute, Galdetu iezaguzu izenekoa.


Pribatutasun politika



