Hasiera Prebentzioa

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko DVDen mailegua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko DVDen mailegua

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko trebakuntzarako filmen mailegu-sistema.

MUTUALIAko Laneko Arriskuen Prebentzio Sailetik DVD formatuko filmak eskaintzen dizkiegu Mutualiako bazkide diren enpresa guztiei, laneko arriskuen prebentzioko hainbat alderditako heziketa jardueren lagungarri izan daitezen eta, hori baino garrantzitsuagoa, langileengana hobeto heldu eta benetako prebentzio kultura sor dezaten enplegatu guztien artean. Zerbitzu horren barruan, astebeterako mailegatu ahal izango dira filmak, ondorengo titulu zerrendatik.

Maileguan dauden filmak (PDF 41KB)

Titulu guztiak Coastal Training Technologies enpresak editatu ditu, ez da alferrik mundu mailako liderra laneko heziketaren sektorean. MUTUALIAk akordioa sinatu du esandako enpresarekin, zerbitzua legeztatzeko eta zuen eskura jartzen diren euskarrien benetakotasuna eta kalitatea bermatuak egon daitezen.

Era berean, nahi duten MUTUALIAko bazkideek zuzenean erosi ahal izango dituzte produktuak hornitzailearengandik eta deskontuak egingo zaizkie erosten duten produktu kopuruaren arabera. Horretarako, nahikoa izango dute harremanetan jartzea Coastal Training Technologies enpresarekin eta MUTUALIAko bazkide gisa identifikatzea.

Mutualian bazkidetutako enpresentzako eskaintzak (PDF 73KB)

Nola eskatu zerbitzu hau?
Pelikulak eskatzeko igor iezaguzu faxez eskaera orria behar bezala beteta eta mezularitza zerbitzuaren bidez jasoko dituzu adierazten diguzun datan eta helbidean eskatutako tituluak (bi, gehienera, eskaerako). Eskura ez bageneuzka aurretik erreserbatuak daudelako, zurekin harremanetan jarriko gara materiala libre dagoen hurbileneko data jakinarazteko. Betebehar bakarra artikulua astebeteko epean –jaso den datatik zenbatzen hasita– guri itzultzea da, hala, antzeko premiak dituzten beste bazkide batzuei ere zerbitzua eman ahal izateko.

Eskaera orria (PDF 53KB)



Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.