- Mutualiaren VIII Argazki Lehiaketa
- Mutualiaren VIII Argazki Lehiaketa Epaia
- Laneko arriskuen prebentzioari IV edizioa
Sariak 2010eko apirilaren 28an, Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Egunean eman zituzten, Mutualiaren Donostiako ekitaldi aretoan, 12:00etan.
Mutualiak eta Mutualiako Lan Arriskuen Prebentzioko 4. Sariko epaimahaiak, ondokoek osatuak: Miguel Angel Díaz Peña jaunak, Lan eta Immigrazio ministroaren izenean, epaimahaiko lehendakariak. Pilar Collantes andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean. Miren Bermejo andreak, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean. Manuel Guerrero jaunak, Confebasken izenean. Miguel Ángel Lujua jaunak, Mutualiaren izenean.
2010eko apirilaren 13an elkartuta, Mutualiaren egoitza sozialean, ondoko sariak ematea erabaki zuten:Prebentzio arloko kudeaketa, jardun eta emaitza bikainengatik nabarmendu diren enpresa kideentzako saria.
Saria GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA, SA enpresari ematea erabaki dute, aho batez, eta EUSKALTEL, SA, MUNKSJÖ PAPER, SA eta TALLERES FABIO MURGA, SA enpresei ohorezko aipamena egingo diete.
Lan arriskuen prebentzio arloko ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren saria.
Saria ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEAREN ARAGOIKO INGENIARITZA IKERKETARAKO ERAKUNDEAk aurkeztutako «AHALMEN FUNTZIONALA AZTERTZEKO SISTEMA, MUGIMENDUEN SENTSORE INERTZIALETAN OINARRITUA, ETA 3D SIMULAZIOA, MODELO BIOMEKANIKOAK ERABILIZ» proiektuari eta PFERD RÜGGERBERG, SAk aurkeztutako «COMBICLICK ARBASTU SISTEMA» proiektuari ex aequo ematea erabaki dute, aho batez.
Gainera, UNION DE MUTUASek aurkeztutako «ZAINTZAILE, ZAINDU ZAITEZ!» proiektuari ohorezko aipamena egitea erabaki dute.
Argazki-galeria (1)
.

Deialdi horren bitartez, prebentzioaren alorrean aurrera eramandako kudeaketa, jarduketa eta emaitza bikainak direla eta lan azpimarragarria egin duten enpresei aintzatespena erakutsi nahi zaie, eta, aldi berean, laneko arrikuen ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzen duten pertsonak, ekipoak, erakundeak edo elkarteak saritu nahi dira.
Mutualiako kide den empresa seguruenari ematen zaion sarirako kandidaturak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 1ean amaitzen da.
Laneko arriskuen alorreko ikerketari, garapen teknologikoari eta berrikuntzari ematen zaion sariari dagokionez, kandidaturak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 15ean amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia apirilean izango da, eta sariak 2010eko apirilaren 28an banatuko dira, "Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren egunarekin" bat etorriz.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Prebentzioa



