Hasiera Prebentzioa

Laneko arriskuen prebentzioaren V zaria edizioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Mutualiak laneko segurtasuna eta osasuna sustatzen du, Mutualia Sariaren bosgarren edizioa antolatuz; horretarako Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioa, ADEGI, CEBEK eta SEAren partaidetza izan du.

 

v premio-poster

Mutualiako kide diren enpresen artean, Laneko Arriskuen Prebentzioan lortutako emaitza bikainak direla eta azpimarragarri diren enpresak aintzatestea eta saritzea du xedetzat. Kontuan izango da azken hiru urteetan istripu mailak izan duen bilakaera positiboa, eta baita enpresak, bere lantegi eta zentro guztietan, laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko aurrera daraman kudeaketa eta prebentziozko jarduketa ere.

 

 

Bere bigarren modalitatean, Mutualia Sariaren xedea laneko tresnak eta ekipoak, lanpostuak eta tokiak, kudeaketa-sistemak, ebaluazio, informazio, prestakuntza, jarduketen koordinazio, metodologia berriak hobetzea duten laneko arriskuen prebentzioaren alorrean burutu diren ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza jarduerak aintzatestea, sustatzea eta hedatzea da. Modalitate honek 25.000 euroko ekarpen ekonomikoa izango du, mutuaren Ondare Historikoaren kargura.

 

Epamahaiak apirilan emango du epaia eta sarien banaketa apirilaren 26an izango da, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren eguna ospatzeko, apirilaren 28an den egunean.

 

Dokumentuak: