![]()
Zer da?
ISTRIPUAK MURRIZTEKO PLAN BOLUNTARIOA da, 2007-2012 aldirako Espainiako Segurtasun eta Osasun Estrategiaren haritik datorrena.
Norentzat da?
Lan istripu ugari dituzten eta, ezbehar horiek zein haien larritasuna murrizteko, prebentzio neurriak hobetu nahi dituzten enpresentzat.
Planaren helburua
PreVea programak 24 hilabete iraungo du, eta honako hau da bere helburu nagusia: enpresen, mutuen eta administrazio publikoen planak eta programak osatzeko tresna eraginkor bat eskaintzea eta istripuak murrizteko jarrera proaktibo, iraunkor eta parte-hartzailea sustatzea.
Istripuen eta haien jatorriaren azterketan oinarritzen da programa, eta istripu kopurua epe labur eta ertainera murriztu nahi du, nahiz eta helburu nagusia, behin lan istripuak murrizten hasita, joera horri eustea eta enpresaren jarduera guztietan prebentzioaren kultura ezartzea den.
Betebeharrak
PreVea planean izena emateko, honako betebehar hauek dituzte enpresek:
Beren sektore ekonomikoaren batez besteko lan istripu kopurua gainditzea.
Prebentzioa antolatuta izatea.
Enpresako lantokietan arriskuen ebaluazioa eginda izatea.
Langileen babesa izatea, baita haien ordezkariena ere, halakorik balego.
Zuzendaritza lan istripuen aurkako konpromiso sendoa hartzeko prest egotea.
Lan taldean 10 langile baino gehiago eta 50 baino gutxiago izatea, edo 250 edo 500 arte, baldin eta enpresak antolakuntza mota eta SPA aukeraketa (hala badagokio) Segurtasun eta Osasun Batzordearekin adostua badu.
Planak iraun bitartean, Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskatzailetzak ez du aldez aurretik prestatutako bisitarik egingo eta ez dio enpresari zigorrik ezarriko, ez bada tartean lan istripu larririk, gaixotasun profesional larririk, salaketarik edo heriotza eragin duen ezbeharrik.
Zer egin behar da izena emateko?
PreVea plana autonomia erkidegoetako lan agintaritzek ezartzen dute. Interesa dutenek, beraz, haiekin jarri behar dute harremanetan, autonomia erkidego bakoitzak zehazturik duen bidea erabilita. Hartara, izena eman ahal izango dute programan, eta bete beharreko agiriak jasoko dituzte.
Informazio gehiago jasotzeko, honako hauekin jar zaitezkete harremanetan:
Erkidegoko Gobernuko organismo kudeatzailea
Lan eta Inmigrazioko Ministerioa (www.mtin.es)
Lan istripuen mutuen elkartea (www.amat.es)



Prebentzioa



