Hasiera Prebentzioa

Mutualiaren Prebentzio Sailak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(10 botoak, batezbesteko 4.10 5-tik)

Mutualiaren Prebentzio Sailak

Lan istripuen estalduran sartuak, enpresa bazkideentzako bestelako kosturik gabe. MUTUALIAk honako hauek eskaintzen ditu: Beharrezko giza baliabideak eta baliabide teknikoak kalitate handiko zerbitzua emateko, enpresen eskakizunak betetzen dituena, prebentzio jarduerak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetan. Enpresaren antolaketako maila hierarkiko guztietan interesa eta elkarlana bultzatzea nahi da.

MUTUALIAREN PREBENTZIO SAILAK ondo trebatutako lantaldea du, eta enpresa bazkideek planteatutako zalantza eta behar guztiei erantzutea du helburu.

Horretarako, helbide honetan aurkituko gaituzu:

Camino doktorea 1 (20004 Donostia)

Tel.: 943 440 526 Faxa: 943 430 153

Gamarra. Zumarren Hiribidea 1 (01008 Gasteiz)

Tel.: 945009090 Faxa: 945009091

Axpeko erribera 28 - 1 (48950 Erandio)

Tel.: 944 042 105 Faxa: 944 042 103

prevencion@mutualia.es

1997ko apirilaren 22ko agindua indargabetu ondoren, Gizarte Segurantzaren alorreko prebentzio jarduerak TAS/3623/2006 Aginduak, azaroaren 28koak, erregulatzen ditu (PDF 140KB). Agindu horren arabera, egin beharreko jarduerek enpresaburuek azaroaren 8ko 31/1995 Lan Arriskuen Prebentzio Legea betetzeko egiten dituzten zuzeneko obligazioak osatuko dituzte, haiek ordeztu gabe, prebentzio jarduera antolatzeko edozein modalitateren bitartez.

Jarduerak Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak urtero sindikatu eta enpresa elkarte garrantzizkoenekin lankidetzan antolatzen duen plangintzaren araberakoak izango dira. Prebentzio jardueretarako plan horiek, gainera, Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2007-2011 aldirako Espainiako Estrategian ezarritako irizpideak jarraituko dituzte.

Jarduerak, batez ere, enpresa txikietara eta ezbehar kopuru gehien dituzten sektoreetara zuzenduko dira. Ondoko helburu hauek aurreikusi dira:

  • Enpresei araudia betetzen laguntzea

  • Laneko arriskuak prebenitzearen inguruko kontzientzia bultzatzea

  • Enpresei aholkularitza orokorra ematea

  • Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak egitea

  • Ezbehar kopuruen azterketak egitea