Nork balia dezake prestazio ekonomiko hau?
Gizarte Segurantzaren sistemako edozer erregimenetan alta emanda dauden langile guztiek, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuan sartuta dauden funtzionarioek izan ezik, horiek aipatutako Estatutuko 49.e) artikuluan aurreikusitakoaren mende baitaude.
Araudia
- 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legearen 21. azken xedapena, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena eta minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeari buruzko 135 quater artikulua barne hartzen duen kapitulu berria gehitzen duena.
-
Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 2ko 27/2011 Legearen 7. azken xedapenaren bigarren atala, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrari buruzko 135 quater artikuluari beste atal bat gehitzen diona.
- 1148/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzaren sisteman aplikatzeari eta garatzeari buruzkoa.
Prestazioari buruzko edozer argibiderako, jar zaitezte harremanetan Mutualiaren Prestazio Ekonomikoen Sailarekin, honako bi telefono hauen bidez: 944 042 102 (Bizkaia), 943 426 500 (Gipuzkoa) eta 945 909 070 (Araba).
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.


Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak



