Zer egin baja eragiten ez duten istripuen kasuan
Istripuak laneko bajarik eragiten ez duenean, MEDIKUAREN BAJARIK GABEKO LAN ISTRIPUEN ZERRENDAN erregistratu beharko da istripua. Zerrenda hori hilero bidali beharko da, Lan- eta Inmigrazio-ministerioari,Delta sistemaren bidez, zerrendari dagokion hilaren hurrengo lehen bost lanegunen barruan.
Garrantzitsua:
Enpresak EZ BADU MEDIKUAREN BAJARIK GABEKO LAN ISTRIPUEN ZERRENDA dagokion epean aurkezten, FALTA ARINA egingo du. Istripua larria edo oso larria izan bada, edota heriotza eragin badu, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko Ikuskaritzak 1.502,53 euro arteko isuna jarri ahal izango dio (Legegintzako 5/2000 Errege Dekretuko 11. artikulua (PDF 101Kb.)).
Gogoratu:
MUTUALIA arduratzen da langileari osasun arreta emateaz. Horrenbestez, lesioak larriegiak ez badira behitzat, gure asistentzia zentroetan artatuko ditugu langileak.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Larrialdiak



