Hasiera Larrialdiak

Zer egin baja eragiten duten istripuen kasuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 4.00 5-tik)

Zer egin baja eragiten duten istripuen kasuan

Lan istripurik izanez gero, enpresak Mutualiako osasun laguntzaren partea (PDF 25 Kb) bete beharko du, mutualitateko osasun zerbitzuek langilea artatu ahal izan dezaten. Era berean, enpresak Delta sistemaren bidez eman beharko dio Lan eta Inmigrazio Ministerioari istripuaren berri.


1. Laneko baja eragiten duten istripuen kasuan

Istripuak LANEKO BAJA ERAGITEN BADU, enpresak, DELTA SISTEMAren bidez, BAJA ERAGIN DUEN LAN ISTRIPUAREN PARTEA igorriko beharko du, behar bezala beteta. Bost laneguneko epea izango du horretarako, lan istripua izan den egunetik kontatzen hasita, eta baja geroagokoa bada, medikuak baja emandako egunetik kontatzen hasita.


Garrantzitsua:

Enpresak EZ BADU baja eragin duen lan istripuaren partea dagokion epean aurkezten, FALTA LARRIA egingo du. Istripua larria edo oso larria izan bada, edota heriotza eragin badu, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko Ikuskaritzak 1.502,53 eta 30.050,61 euro arteko isuna jarri ahal izango dio (Legegintzako 5/2000 Errege Dekretuko 12. artikulua (PDF 101Kb.)


Gogoratu:

MUTUALIA arduratzen da langileari osasun arreta emateaz. Horrenbestez, lesioak larriegiak ez badira behitzat, gure asistentzia zentroetan artatuko ditugu langileak.



Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.