Zer egin istripurik izanez gero
Istripu oso larria gertatzen denean asistentzia medikoa arintzeko 112 zenbakira deitu.
Istripu larria izanez gero, deitu 900 50 60 70; telefono zenbakira deitu. Izandako istripu motaren arabera, mediku koordinatzaileak anbulantzia normal bat edo medikalizatu bat bidaliko du, langilea gure laguntza-zentroetako batetara edo Korporazio Mutuako batetara eramateko.
-
Istripua izan duen pertsonak nortasun agiri nazionalarekin edo indarrean den agiri baliokide batekin eta LAGUNTZA PARTEAREKIN joan beharko du sorospen zentrora.
-
Istripua izan duen pertsona bere kordean ez baldin badago edo hitz egiteko zailtasunak baditu, garrantzitsua da beste pertsona batek lagunduta joatea sorospen zentrora.
GOGORATU:
Enpresak nahitaez eman behar dio mutualitateari lan istripuaren berri. Laguntza parteak ez du inoiz ere lan istripu partea (Delta sistema) ordezten.
Langile baten heriotza eragiten duen istripua gertatzen baldin bada, beste istripu larri edo oso larriren bat, edo lantoki batean gertatutako istripuak lau langileri edo gehiagori eragin baldin badie, berdin dio guztiak enpresako langileak izan ala ez, enpresaburuak, dagokion istripu-partea betetzeaz gainera, gertatuaren berri emango dio istripua gertatu den probintziako lan-administrazioko agintaritzari hogeita lau orduko gehieneko epearen barruan. Jakinarazpen hori Telegrama edo Burofax bidez egingo da eta ondorengo hauek adierazi beharko dira: Istripuaren datuak (data, ordua, nola gertatu zen, etab.), Langilearen datuak (izen-abizenak, NAN, Gizarte Segurantzako zenbakia, antzinatasuna, jaiotza data, etab.) eta Enpresaren datuak (helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, etab.) eta harremanetarako telefono bat emango da, beste xehetasunen bat behar izanez gero deitu ahal izateko.
Honako hauek dira helbideak:
- Bizkaian, Kale Nagusia 85, 7. solairua – 48011 Bilbo
- Gipuzkoan, Vitoria-Gasteiz kalea 3, 3. solairua – 20018 Donostia
- Araban, Samaniego kalea 2, 2. solairua – 01008 Gasteiz
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.


Larrialdiak



