
Prestazioaren izapidetza
Mutualiak abiarazi behar du babestuta dituen langileek laneko gertakarien ondorioz dituzten ondorioak ebaluatzeko prozedura.
GSENek ezintasunengatik edo dagozkien baremoengatik prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea aitor dezan ekiten dio Mutualiak ondorioak ebaluatzeko prozedurari.
Prozesua beste hainbat erakundek ere jar dezakete martxan; hala nola, GSENek berak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak, Osakidetzak edota langile interesdunek.
Prestazioa jasotzeko izapideei ekin ahal izateko, langileek zera bidali beharko digute: adostasuna emateko agiria, sinatuta (PDF 235 Kb) eta ondorioak baloratzeko espedienteetan izapideak egiteko adostasun aitorpena eman aurreko informazio oharra (PDF 228 Kb) espedienteari langilearen historial klinikoa gehi diezaiogun, ondoren GSENek baloratzeko. Langileek NANaren edo agiri baliodun baten kopia ere bidali beharko digute.
Kasu gehienetan, enpresa enplegatzaileek langilearen aurrekari profesionalen ziurtagiri eredua (PDF 187 KB) bidaltzea ere komeni da, GSENek langilearen ohiko lanbidearen eskakizunak baloratu ahal izateko.
EGOERA BEREZIAK
-
Espedientea langileak berak eskatuta izapidetuko bada, idatzizko eskaera bat ere egin beharko du, ondorioen kasuan izapideak abiarazteko eredua (PDF 293Kb) beteta.
-
Langileak nozitzen dituen ondorioak denbora luzean lantokiko zaraten eraginpean egoteak eragindakoak badira, enpresak ziurtagiri gehigarri bat bete beharko du. Zarataren ziurtagiriaren eredua (PDF 199Kb).
-
Mutualia pentsio eskubidea duen ezintasun iraunkorreko espediente bat izapidetzen hasten bada GSENen aurrean, enpresak soldata ziurtagiri bat bete beharko du
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Lan istripua eta gaixotasun profesionala



