Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea?

Lan istripuen edo gaixotasun profesionalen ondorioz anatomian murriztapenak edo murriztapen funtzionalak dituztenek eta horien ondorioz lanerako gaitasuna murriztuta edo ezabatuta dutenek.

Prestazio horien onuradunak Mutualiak babestutako araubide orokorreko eta nekazaritzako araubide bereziko langileak izango dira, baldin eta lan istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondorioz, eta medikuak alta eman ostean, lanerako gaitasunak mugatuta badituzte, jasandako murrizketa anatomikoak edo funtzionalak direla-eta (ezintasun iraunkorraren maila ezberdinei dagokienez). Osotasun fisikoan aldaketak jasan dituzten langileek ere kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute (baliaezintasun gabeko lesio iraunkorren kasuan).

2004ko urtarrilaren 1az geroztik, langile autonomoen araubide berezian dauden langileak ere izan daitezke prestazio horien onuradun, betiere afiliatuak badira eta alta egoeran edo antzekoan badaude, aldi baterako ezintasunaren aurrean babestuta badaude, lan gertakarien gaineko estaldura hautatu badute eta Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egunean badute.