Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Aldi baterako ezintasunaren prestazioa jasotzeko izapideak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazioa jasotzeko izapideak

Ordainketa delegatua:

  • Besteren konturako langileak: Oro har, enpresak egiten du ordainketa, modu delegatuan, soldaten maiztasun berarekin. Eskubidea medikuaren baja jaso eta hurrengo egunetik sortzen da, eta oinarri arautzailearen % 75ekoa da. Enpresaburuak ordaindu beharko du langileari medikuaren bajaren egunean zegokion soldata osoa.

Ordainketa zuzena:

  • Euren konturako langileak: ordainketa kudeaketa erakundeak edo dagokion mutuak egiten du zuzenean.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Besteren konturako langileak: Ondorengo kasuetan, eskumena duen erakunde kudeatzaileak edo mutualitateak egiten du ordainketa, zuzenean:

  • GSENek onartutako berariazko luzapen aldian, aldi baterako ezintasuna 12 hilabetetik gorakoa denean.

  • Ordainketa delegatua egin behar ez duten entitate eta erakundeak.

  • Hamar langile baino gutxiago izanik, langile bati aldi baterako ezintasuna ordaintzen sei hilabete baino gehiago daramatzaten enpresak.

  • Ugazabak ordainketa delegatua egiteko beharra urratzea.

  • Lan harremanaren iraungitzea aldi baterako ezintasun aldian:

    • kasu horretan eta, 40/2007 Legeak ezarritako aldaketaren ondoren, langilea laneko gertakizunek eragindako aldi baterako ezintasun egoeran dagoenean, epe horretan lan kontratua iraungitzen bada, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa jasotzen jarraituko du (onartuta daukan kopuru berbera), egoera hori bukatu arte. Ondoren, langabezia egoeran egongo da legez eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, langabezia prestazioa jasoko du. Prestazio hori jasotzeko epeari ez zaio kenduko kontratua edo langabezia diru-laguntza amaitu ondoren aldi baterako ezintasun egoeran emandako denbora.

Aurkeztu beharreko agiriak:



Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.