Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren iraupena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren iraupena

Gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta beste sei hilabetez luzatu ahal izango da, epe horretan langileak alta jasoko duela aurreikus badaiteke, sendatzeagatik edo hobera egiteagatik. Hemezortzi hilabeteko gehienezko epea igarotakoan, gehienez ere hiru hilabeteko epean ezinduaren egoera aztertuko da, ezindu iraunkor gisa kalifika ote daitekeen aztertzeko.

Hamabi hilabeteko epea agortutakoan, GSENek (edo IGEk) bakarrik izango du eskumena berariazko luzapena onartzeko –gehienez beste sei hilabeterako–, ezintasun iraunkorragatik espediente bat irekitzeko edota medikuaren alta emateko. Langileen ezintasun iraunkorra neurtzeko, kalifikatzeko eta berrikusteko ahalmena daukaten organoen bidez egingo du hori.

Laneko gertakarien aldi baterako ezintasuna mutualitate batek estaltzen duenean, mutualitate horrek jarduera proposamena luzatuko dio Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalari, aurreko paragrafoan azaldutako moduetako batean. Proposamena jasotzen duenetik bost eguneko epean erakunde kudeatzailea kontra azaltzen ez bada, onartutzat joko da.

GSENek berariazko luzapena onartzen badu, hamabi hilabeteko iraupenetik aurrera, kotizatzeko beharrari eusten zaio, baina enpresak enpresaren ekarpena bakarrik ordaindu beharko du, eta langilearen ekarpena erakunde kudeatzaileak edo mutuak egingo du zuzenean.

Aldi baterako ezintasun egoera hemezortzi hilabete igaro ostean iraungitzen bada, gehienez hiru hilabeteko epean ezinbestean aztertuko da, ezinduaren egoerari dagokion ezintasun iraunkorra kalifikatzeko.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoagatik ere, langilea laneratzeko garaian osasun tratamendua jasotzen jarraitu beharrean baldin badago eta interesatuaren egoera klinikoaren arabera geroago laneratzea komeni bada, ez legoke arazorik behar den denboran atzeratzeko. Edonola ere, aldi baterako ezintasuna ezingo da 24 hilabete baino gehiagoz luzatu, aldi baterako ezintasuna hasi zenetik.

Atal honetan aurreikusitako denbora tarteetan, ez dago kotizatzeko obligaziorik.