Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Lan istripuak jakinaraztea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 1.00 5-tik)

Lan istripuak jakinaraztea

Lan istripuen kasuan, langileak istripuaren egunean bakarrik huts egiten badu lanean eta bajarik hartzen ez badu, enpresak medikuaren bajarik gabe gertatutako lan istripuen zerrenda igorri beharko du hilero, istripua gertatu eta hurrengo hileko lehenengo bost lanegunen barruan.

Agiri horren jakinarazpena egiteko, lan istripuak elektronikoki adierazteko sistema erabili beharko da, eta Kataluniako Autonomia Erkidegoaren kasuan AOC.

Langileak lan istripuagatik baja hartzen duenean:

Langileak

Langileak, osasun laguntza jaso ondoren, ezin badu laneko jarduerak egiten jarraitu, Mutualiako osasun zerbitzuek baja partearen bi ale emango dizkiote. Horrela, aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazioakjasotzen hasteko baja egoera egiaztatuko du enpresaren aurrean.
Langileak ale bat beretzat gordeko du, eta bestea enpresari emango dio, hiru eguneko epean.

Enpresak

Enpresak, baja emateko osasun partea jasotzen duenean, lan istripuaren partea beteko du, gehienez bost laneguneko epean, istripua gertatu zenetik edota medikuak baja eman zuenetik zenbatzen hasita.

Agiri horren jakinarazpena egiteko, lan istripuak elektronikoki adierazteko erabili beharko da.