Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren zenbatekoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren zenbatekoa

Arau orokorraren arabera, honako bi batugai hauek batzean lortutako oinarri arautzailearen % 75ekoa izango da zenbatekoa:

  • Aurreko hilabeteko gertakari arruntekiko kotizazio oinarria, aparteko ordurik gabe, zati aipatutako kotizazioa dagokion egunen zenbatekoa.

  • Aurreko urte naturaleko aparteko orduengatiko kotizazioa zati 365 egun.

Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan, honako arau hauek hartu behar dira kontuan:

  • Prestazioaren eguneko oinarri arautzailea kalkulatzeko, gertaera eragilea jazotako egunetik zenbatzen hasi eta hurrengo hiru hilabeteetan izandako kotizazio oinarrien batura denbora-tarte horretan lan egindako egun kopuruarekin (hau da, denbora tarte horretan kotizatutako egun kopuruarekin) zatitu behar da.

  • Jarduera eteten delako erakunde kudeatzaileak edota lankideak prestazioaren ordainketa bere gain hartzen duenean, oinarri arautzailea berriro kalkulatuko da; hala, gertaera eragilea jazo aurreko hiru hilabeteetan enpresan egiaztatutako kotizazio oinarrien batura, denbora tarte horretako egun natural kopuruarekin zatitu beharko da.

Trebakuntzarako kontratatutakoen kasuan, aldi baterako ezintasunaren oinarria gutxieneko kotizazio oinarriaren % 75 izango da.

Artisten eta zezenketako profesionalen sektoreetan, oinarri arautzailea, aldi baterako ezintasuna eragin duen gertakaria edozein dela ere, gertaera eragilearen aurreko hamabi hilabeteetako kotizazio oinarrien batura 365ekin zatituta lortzen den eguneroko batez bestekoa izango da, edota egiaztatutako eguneko kotizazioaren batez bestekoa, urtebete baino gutxiagoko kasuetan. Eguneko batez besteko horrek ezingo du inola ere artistaren edota zezenketako profesionalaren kategoria profesionalari uneoro dagokion gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa izan (urteko zenbaketan kontuan hartuta).