Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Nork ordaintzen du aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Nork ordaintzen du aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa?

Aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazioak enpresak ordaintzen ditu zuzenean, nahitaezko lankidetzari jarraiki. Enpresak Gizarte Segurantzari kotizatzeko unean kentzen du zenbatekoa.

Medikuaren baja aldian langileak enpresan baja hartzen badu, mutualitateak ordainduko dio zuzenean langileari aldi baterako ezintasunari dagokion zenbatekoa.

Aldi baterako ezintasunaren hamabigarren hilabetetik aurrera berariazko luzapena baldin badago, zuzenean mutualitatearen bidez egingo da ordainketa.

Langileak hitzarmenaren edo itunaren arabera kobratutako osagarriak ez dira Gizarte Segurantzako prestaziotzat hartzen, eta enpresak hartu behar ditu bere gain.