
- Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa
- Zer hartzen da lan istriputzat?
- Zer hartzen da gaixotasun profesionaltzat?
- Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren iraupena
- Nork du aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea?
- Nork ordaintzen du aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa?
- Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren zenbatekoa
- Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazioa jasotzeko izapideak
- Lan istripuak jakinaraztea
- Gaixotasun profesionalak jakinaraztea
Zer hartzen da lan istriputzat?
Langileak besteren konturako edozein lanetan edo horren ondorioz gorputzean jasandako lesio oro da lan istripu.
Honakoak hartuko dira lan istriputzat:
Langileak lantokira joatean edo handik itzultzean jasandakoak.
Langileak sindikatuko hautapen bidezko karguak betetzeagatik jasandakoak, baita kargu horiei dagozkien funtzioak betetzeko tokirako joan-etorrian gertatutakoak ere.
Langilearen lan kategoriakoak izan ez arren, langileak enpresaburuaren aginduak betetzeko edo enpresak ondo funtzionatzeko naturaltasunez egindako lanetan gertatutakoak.
Salbamenduzko ekintzetan edo antzerakoetan gertatutakoak, lanarekin zerikusia dutenean.
Langileak lanean hartzen dituen gaixotasunak, betiere hurrengo artikuluan agertzen ez badira eta lan hori egitearekin zerikusia dutela egiaztatzen bada.
Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
Izaerari, iraupenari, larritasunari edota bukaerari dagokionez aldatu egin diren istripuaren ondorioak, aldaketa hori istripuak eragindako prozesu patologikotik etorritako arazoak dakartzaten aldi bereko gaixotasunek eragindakoa denean edota gaixoak sendatzeko kokatu den ingurune berrian hartutako gaixotasunetan badu jatorria.
Bestelakorik frogatu ezean, lan istriputzat hartuko dira langileak lantokian eta lanorduetan jasandako lesioak.
Aurreko ataletan ezarritakoa kontuan hartuta ere, honako hauek ez dira lan istriputzat hartuko:
Lanetik kanpoko ezinbesteko kasuen ondoriozkoak direnak; alegia, langilea istripua gertatzean egiten ari zen lanarekin inolako loturarik gabekoak. Ez dira lanetik kanpoko ezinbesteko kasutzat hartuko intsolazioa, tximista eta naturako beste antzeko fenomenoak.
Istripua jasan duen langilearen iruzurraren edo zuhurtziagabekeria ausartegiaren ondorio direnak.
Istripuak lan istriputzat hartuko dira honakoak gertatuta ere:
Lan bat ohiki egitearen ondorio den zuhurtziagabekeria profesionala, ohitura horrek dakarren konfiantzak eragindakoa.
Enpresaburuaren, istripua jasan duenaren lankide baten edota hirugarren baten erruduntasun zibila edo kriminala dagoenekoa, lanarekin inolako loturarik ez duenean salbu.



Lan istripua eta gaixotasun profesionala



