Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Gaixotasun arruntengatik enpresen kotizazioetan beherapena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(4 botoak, batezbesteko 3.25 5-tik)

2011rako Estatuaren Aurrekontu Orokorraren aurreproiektuaren zirriborroan ondorengoen alde hobariak mantentzen dira:

  • haurdun edo edoskitze garaian bere lanpostuan arriskuan dauden langileak arriskurik gabeko beste lanpostu batera aldatzen duten enpresentzat.
  • bere lanpostuan arriskuan dauden langileak arriskurik gabeko beste lanpostu batera aldatzen duten enpresentzat

Hobaria gaixotasun arruntengatik Gizarte Segurantzara ordaintzen diren enpresa-kuoten % 50 beherapena da.


Haurdunaldi eta edoskitze garaian Arriskua dagoenean:

Enpresak haurdun edo edoskitze garaian bere lanpostuan arriskua duen langilea arriskurik gabeko beste lanpostu batera aldatzen baldin badu gaixotasun arruntengatik Gizarte Segurantzara ordaintzen diren enpresa-kuoten % 50 beherapenaren onura aterako du. Hau honela da Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legearen bosgarren disposizio gehigarriak dionaren arabera.


Gaixotasun Profesionala ematen den kasuetan:

Enpresak bere lanpostuan arriskua duen langilea arriskurik gabeko beste lanpostu batera aldatzen baldin badu gaixotasun arruntengatik Gizarte Segurantzara ordaintzen diren enpresa-kuoten % 50 beherapenaren onura aterako du. Hau honela da Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legearen bosgarren disposizio gehigarriak dionaren arabera.