Hasiera Haurdunaldiaren eta edoskitze naturalaren arrisku prestazioa

Izapidetza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(11 botoak, batezbesteko 3.00 5-tik)

Haurdunaldiaren eta edoskitzaro naturalaren arriskuengatiko prestazioen izapidetzea

Prestazioa izapidetu aurretik, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 26. artikuluak ezartzen dituen ekintzak gauzatu beharko ditu enpresaburuak, amatasuna babesteko. Besteak beste:

  • Haurdun, edoskitze aroan edo erditu berri dagoen langileen lanpostuetako arriskuak ebaluatzea eta berariaz jasota edukitzea emakumearen edo fetuaren osasunean eragin negatiboa izan dezaketen eragileen esposizioaren, prozeduren eta lan baldintzen izaera, maila eta iraupena.

  • Arriskuen berariazko ebaluazioaren arabera, enpresaburuak lanpostuaren baldintzak edo lanaren iraupena egokitu beharko ditu, arriskuak deuseztatzeko edo minimizatzeko, haurdun edo edoskitzaroan dagoen emakumearentzat jasangarriak izan daitezen.

  • Ezin direnean lan baldintzak edo lanaren iraupena egokitu, edo egokitu arren, lanpostuaren baldintzek eragin negatiboa izan dezaketenean haurdun dagoen emakumearen edo fetuaren osasunean, langileak egoerarekin bateragarria den beste lanpostu edo eginkizun bat gauzatu beharko du.

  • Enpresaburuak halako arriskurik ez duten lanpostuak zehaztu behar ditu, langileen ordezkariei galdetu ondoren.

    Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturalaren arriskuengatiko prestazioa bi fasetan izapidetzen da:

    Arriskuaren balorazioa eta, hala badagokio, prestazioa ordaintzea.

    1. fasean:

    Emakume langileak haurdun dagoela jakinarazi behar dio enpresaburuari eta horretarako Osakidetzako ginekologoari edo familiako medikuari haurdun dagoela edo bular emailea dela adierazten duen osasun txosten bat eskatu beharko dio, Lan arriskuen prebentziorako Legearen 26. artikuluan (PDF 532Kb).

    Emakume langilea haurdun edo edoskitzaro naturalean dagoela jakindakoan, beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartu beharko ditu enpresaburuak edo, beharrezkoa denean, lanpostua aldatu beharko dio langileari.

    Lan baldintzak edo lanaldia egokitu ezin direnean, edo horiek egokituta ere lan baldintzek emakume langilearen, fetuaren edo bularreko haurraren osasunari kalte egin liezaioketenean, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    Dokumentazioa aurkeztu ondoren, Mutualiako zerbitzu medikua langilearekin harremanetan jarriko da lanpostuko arriskua balioztatzeko, eta, beharrezkotzat jotzen bada, Mutualiako prebentzioko teknikari bat enpresarekin harremanetan jarriko da –bisitaldia egiteko aukera ere bada– emandako datuak egiaztatzeko. Ziurtagiri bat positiboa bada –alegia, arriskua badago– eta enpresak egiaztatzen badu ez duela langilearen egoerarekin bateragarria den lanposturik, enpresaburuak lan kontratua eten beharko du eta langileak prestazioa eskatu beharko du haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuagatik.

    Dena den, prestazio horren erregelamendua onartzen duen martxoaren 6ko 295/2009 Errege Dekretuko 39.6 artikuluaren arabera, kontraesanik aurkituz gero enpresak adierazitakoaren eta mutuak egindako egiaztapenaren artean edo prestazioa jaso ahal izateko langilea eta enpresa ados jarri izanaren frogarik aurkituz gero, Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzari txostena eskatu ahalko zaio, enpresak hartutako neurriekin ados dagoen edo ez adieraz dezan eta langileak haurdunaldiko arriskuagatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen zehaztu dezan.

    2. fasea:

    Haurdunaldiaren eta edoskitzaro naturalaren arriskuengatiko prestazioa eskatzeko honako agiriak aurkeztu beharko ditu Mutuan:
    Langile autonomoen (RETA) kasuan, soldataren datuei buruzko enpresa ziurtagiriaren ordez, ondoko hauek aurkeztu beharko dituzte:
    • Autonomoetako azken hiru ordainagirien fotokopia.

    Gogorarazi nahi dizugu arriskuagatik prestazio hau eskatzean, Mutualiako prebentzioko teknikari baten bisita jaso dezakezula, kasua aztertzeko. Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dugu.


    Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.