-
Sarrera hauek ahalbidetu dute ekitaldiaren azken emaitzak, Gizarte Segurantza kudeatzeko kontuetan, 12,4 milioi euroko soberakina egotea.
-
Mutualia Euskal Autonomia Erkidegoko mutua lider gisa finkatu da, %41,53ko merkatu-kuotarekin, eta 324.659 pertsona babesten ditu kontingentzia profesionalean eta 31.732 autonomo kontingentzia arruntagatik.
-
Ezbehar-tasa osoa %11,52 murriztu da eta bajadun ezbehar-tasa, berriz, %21,32 jaitsi da.
-
Mutuak 2,7 milioi euro inbertitu ditu zerbitzuaren hobekuntzetan.
-
Estatutuak egokitu dira 38/2010 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

PRENTSA OHARRA:
Donostia-San Sebastián, 6.7.10/ Mutualia Gizarte Segurantzako Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak gaur ohiko biltzar nagusian ekonomia eta jardueraren balantzea onartu du. Honek, guztira, 227 milioi euroko sarrerak eduki ditu, eta hauetatik 275 milioi euro Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkio eta 2 milioi Ondare Historikoaren kudeaketari.
Sarrera hauek eragin dute ekitaldiaren azken emaitzak Gizarte Segurantza kudeatzeko kontuetan 12,4 milioi euroko gehiegizko soberakina edukitzea.
Mutualia 2009. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo mutua gisa finkatu da, bere merkatu-kuota %41,53 arte handituta. 2009. urtea bukatzean, batez beste, 324.659 pertsonako afiliazioa zuen kontingentzia profesionalean babestuta eta 31.732 autonomo kontingentzia arruntean. Zentro kopuruari dagokionez, Mutualiak bere instalazioak ditu Bilbo, Donostia, Gasteiz, Gernika, Iurreta, Santurtzi, Zamudio, Laudio, Erandio, Basauri, Eibar, Azkoitia, Bergara, Beasain, Irun eta Madrilen.
Batzar Nagusian, Miguel Ángel Lujua Mutualiako Zuzendari Kudeatzaileak adierazi du “gure sozietate elkartuek pairatutako zailtasunak direla kausa afiliatu kopurua murriztu izanari, Lan eta Immigrazio Ministerioak aldarrikatutako kotizazioen murrizketa gehitu zaiola”. Halaber, azaldu du “2009. urtean enpresetan garatutako prebentzioko jarduerek eta enpleguaren beherakadak sozietate elkartuetan erregistratutako istripu guztien kopurua %10,85 murrizten lagundu dute. Eraginkortasuneko ildo horretatik, ezbehar-tasa osoaren %11,52ko murrizketa eta bajadun ezbehar-tasaren %21,32ko beherakada nabarmentzen dira”.
Lujuak azpimarratu du “datu hauek, bezeroen gogobetetze maila handiekin eta prestazio guztien kudeaketa eraginkorrarekin batera, Mutualiari ahalbidetu diote etorkizunari bere kaudimen eta sendotasunak ematen duten bermeaz aurre egitea ahalbidetzen duten ekitaldiko emaitza ekonomikoak eskaintzea”.
Mutualia Erabateko Kalitatearen printzipioetan oinarrituriko kudeaketarantz orientatu izanak, berriro ere, bere fruituak eman ditu iazko urtean, 2009ko Kalitateko Sari Iberoamerikarra eskuratuta. Berau Zilarrezko aintzatespena da “Erakunde Publiko Handian”. “Harro sentitzen gara nazioartean kudeaketaren aitorpena eskuratzen duen Gizarte Segurantzako Lan istripu eta gaixotasun Profesionalen lehenengo Mutua izan garelako, erakundea osatzen duten pertsona guztien lan onari esker”. Iaz lortutako aintzat hartzeen artean Diploos Saria ere nabarmentzen da (Istripuak Prebenitzeko Elkarteak emandako Segurtasuneko Trofeo Nazionala).
Urtsa Errazti Mutualiako Presidenteak Batzar Nagusiaren aurrean azaldu du Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruaren beherakada, Mutualiari dagokionez, %1,56koa izan dela, “gure sozietate elkartuetako plantillen murrizketagatik”.
Erraztik adierazi du ezen, ziurgabetasuneko momentu hauetan, “erabaki dugula pausu bat aurrera egitea eta berrikuntza modu sistematikoan sortzeko xede irmoa finkatu dugu, gure hazkunde-estrategiako funtsezko elementu gisa, baita gure sozietate elkarteei balioa emateko ere”.
Azkeneko ekitaldian, Mutualiak duela urte batzuk hasitako inbertsio-bultzada jarraitu du. 2009. urtea bukatzean, Mutualiak 2,7 milioi euro inbertituta zituen zerbitzuaren hobekuntzetan. “Laguntza, osasun, ospitale eta errehabilitazioko zerbitzuen gure sarea modernizatu dugu. Horri esker laguntzako kalitatearen abangoardian koka gaitezke”.
Ezohiko biltzarrak onartu du erakundearen Estatutuak egokitzea Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen lankidetzari buruzko Araudia aldatzen duen urtarrilaren 15eko 38/2010 Errege Dekretuarekin bat etorriz.







