Hasiera Gaixotasun Arrunta

Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunei egiten dien segimendua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunei egiten dien segimendua

Lanez kanpoko istripuetatik eratorritako gaixotasun edo lesioetatik osatzeko eta ohiko lana egiteko gaitasuna berreskuratzeko beharrezko denbora baja prozesuen iraupenera egokitzeko asmoz, baja kontrolatzeko eta bere osasun segimendua egiteko prozesua abiarazten du aldi baterako ezintasunen sailak.

Horretarako, honako bitarteko hauek ditu MUTUALIAk:

Bajak kontrolatzen espezializatutako medikuntza, erizaintza eta administrazio taldea. 1998tik ari da lanean talde hau, laneko bajak beharrezko epeetara egokitzeko helburuarekin.

Gure jarduera sistematikan honako jarraibide hauek ditugu:

  • Prestazioa aitortzen den egunetik bertatik jartzen gara langilearekin harremanetan, gutun edo telefono bidez.

  • Langileari osasun azterketa egiteko deia egiten diogu, bere egoera klinikoa ezagutzeko eta aldi baterako ezintasuna justifikatzeko baldintzak betetzen diren baloratzeko.

  • Osasun irizpideen arabera aldi baterako ezintasunak justifikaziorik ez duenean, alta jasotzeko proposamena egiten diogu dagokion osasun ikuskaritzari.

Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunen bajaren kontrola eta segimendua lehen mailako arretako medikuak edo osasun ikuskatzaileak emandako altarekin amaitzen da, edota Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalaren ebazpen batekin.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 902 540 250 telefono zenbakira eta hitz egin ezazu gure kudeaketa sailarekin.