
- Zer dira gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua?
- Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunak kudeatzen dituen modua
- Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunei egiten dien segimendua
- Aldi baterako ezintasuna
- Iraupena
- Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea?
- Nork ordaintzen du prestazioa?
- Prestazio ekonomikoak. Zenbatekoa
- Aldi baterako ezintasunaren prestazioa jasotzeko izapideak
- Gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua jakinaraztea
Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunak kudeatzen dituen modua
1995eko abenduaren 12ko BOEn 1995eko abenduaren 7ko 19993/1995 Errege Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateen arteko lankidetzaren Erregelamendua onartu zuten, eta 1996ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Bertan zehazten da lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateek aukera dutela gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunengatik eman beharreko prestazioa kudeatzeko.
Gaixotasun arruntei eta lanez kanpoko istripuei dagokienez dauzkagun eskumenak ondokoak dira: bajen iraupena kontrolatzea , osasun jarraipena eginez, eta dagozkion prestazio ekonomikoak ordaintzea. Hori guztia, uneoro kalitatea, eraginkortasuna eta bezeroarekiko arreta bermatuta.
BAJA PROZESUEI HASIERATIK EMATEN DIEGUN JARRAIPENA:
Lehenik eta behin, mutualitateak jakin behar du langilea bajan dagoela. Horretarako, enpresak baja parteko dagokion kopia igorri beharko dio legez zehaztuta dagoen epean (jasotzen duenetik bost egun), beharrezko atalak ongi beteta.
PROZESUEN OSASUN AZTERKETA:
Gaur egungo araudiak osasun sistema publikoari ematen dio langile batek aldi baterako ezintasun egoeran egon behar duen zehazteko ahalmena, baina Mutualiari eskubidea ematen dio bere esku dauden aldi baterako ezintasunen osasun kontrola egiteko. Betiere, langilearen intimitaterako eta duintasunerako eskubidea errespetatu beharko du, eta bere osasun egoerari dagokion informazio guztia isilpean gordeko dela bermatu beharko.


Gaixotasun Arrunta



