Hasiera Gaixotasun Arrunta

Gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua jakinaraztea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

Gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua jakinaraztea

Aldi baterako ezintasunaren bajaren parte medikua osasun zerbitzu publikoko sendagile batek bakarrik eman ahal izango du.

Langilea

Behin partea eskuratuta, gaixorik dagoen edo istripua izan duen langileak hiru eguneko epea izango du enpresari baja partearen kopia emateko.

Bajan dagoen bitartean, osasun zerbitzu publikoko sendagileak baja baieztatzeko parte medikoa egin beharko du zazpi egunetik behin.

Langileak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dizkio enpresari aldizkako parte horiek. Langilearen lan harremana amaituz gero, langileak berak aurkeztu beharko lituzke parteak mutualitatean.

Osasun zerbitzu publikoko sendagileak altaren parte medikoaren lau kopia egin beharko ditu, eta sendagileak egin eta hurrengo 24 orduetan aurkeztu beharko du langileak kopia enpresan.

Enpresa

Enpresak, langilearen parte medikoa jaso ondoren, datuak elektronikoki bidaltzeko RED sistemaren bidez gehienez bost eguneko epean, mutualitateak kontrol prozesuari hasiera eman diezaion.