Hasiera Gaixotasun Arrunta

Prestazio ekonomikoak. Zenbatekoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Prestazio ekonomikoak. Zenbatekoa

Mutualitateak bere gain hartuko ditu gaixotasun arruntaren ondorioz sortutako aldi baterako ezintasunagatik eman beharreko prestazio ekonomikoak, ondorengo kopuruen arabera:

Gaixotasun arruntagatik edo lanez kanpoko istripuagatik emandako bajei dagokien kalte-ordaina
Baja egunakPrestazioaren zenbatekoaOrdainketaren arduraduna
1. egunetik 3.eraEz dago prestaziorik 
4. egunetik 15.eraLangilearen oinarri arautzailearen % 60Enpresa
16. egunetik 20.eraLangilearen oinarri arautzailearen % 60Mutualitatea
21. egunetik prestazioa amaitu arteLangilearen oinarri arautzailearen % 75Mutualitatea

Arau orokorrak xedatutakoaren arabera, horrela lortzen da oinarri arautzailea: baja dataren aurreko hilabeteko langilearen kotizazio oinarriaren zenbatekoa kotizazioari dagokion egun kopuruen artean zatituta.

Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan, honako arau hauek hartu behar dira kontuan:

  • Prestazioaren eguneko oinarri arautzailea kalkulatzeko, gertaera eragilea jazotako egunetik zenbatzen hasi eta hurrengo hiru hilabeteetan izandako kotizazio oinarrien batura denbora-tarte horretan lan egindako egun kopuruarekin (hau da, denbora tarte horretan kotizatutako egun kopuruarekin) zatitu behar da.

  • Jarduera eteten delako erakunde kudeatzaileak edota lankideak prestazioaren ordainketa bere gain hartzen duenean, oinarri arautzailea berriro kalkulatuko da; hala, gertaera eragilea jazo aurreko hiru hilabeteetan enpresan egiaztatutako kotizazio oinarrien batura, denbora tarte horretako egun natural kopuruarekin zatitu beharko da.

Trebakuntzarako kontratatuen kasuan, aldi baterako ezintasunaren oinarria dagokion kotizazioaren gutxieneko oinarriaren % 75a izango da.

Artisten eta zezenketako profesionalen sektoreetan, oinarri arautzailea, aldi baterako ezintasuna sortu duen gertakaria dena delakoa ere, gertaera eragilea izan baino aurreko hamabi hilabeteetako kotizazio oinarrien batuketa zati 365 eginda ematen duen batez bestekoa izango da, edota egiaztatutako eguneroko kotizazioaren batez bestekoa, urtebete baino gutxiagoko kasuetan. Eguneko batez besteko horrek ezingo du inola ere artistaren edota zezenketako profesionalaren kategoria profesionalari uneoro dagokion gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa izan (urteko zenbaketan kontuan hartuta).

Prestazio horiek enpresak, Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak edota mutualitateak bete beharreko gutxienekoak zehazten dituzte, sektore bakoitzeko hitzarmen kolektiboetako hobekuntzak alde batera utzi gabe. Horiek, dena den, enpresaren kontura izango dira.

Lan harremana langilea aldi baterako ezintasun egoeran dagoen bitartean eteten bada, langileak aldi baterako ezintasunagatiko prestazio kopuru bera jasotzen jarraituko du, mutualitateak zuzenean ordainduta. Nolanahi ere, langabezia saria jasoko duen alditik aldi baterako ezintasun egoeran egon den denbora deskontatuko zaio, gastatuta balego bezala.