Hasiera Gaixotasun Arrunta

Iraupena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Iraupena

Gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta beste sei hilabetez luzatu ahal izango da, epe horretan langileak alta jasoko duela aurreikus badaiteke.

Hamabi hilabeteko epea agortutakoan, GSENek (edo IGEk) bakarrik izango du eskumena berariazko luzapena onartzeko –gehienez beste sei hilabeterako–, ezintasun iraunkorragatik espediente bat irekitzeko edota medikuaren alta emateko. Langileen ezintasun iraunkorra neurtzeko, kalifikatzeko eta berrikusteko ahalmena daukaten organoen bidez egingo du hori.

GSENek berariazko luzapena onartzen badu, hamabi hilabeteko iraupenetik aurrera, kotizatzeko beharrari eutsiko zaio, baina enpresak enpresaren ekarpena bakarrik ingresatu beharko du eta langilearen ekarpena erakunde kudeatzaileak edo mutuak egingo du zuzenean.

Aldi baterako ezintasun egoera 18 hilabete igaro ostean iraungitzen bada, ezinduaren egoera gehienez ere hiru hilabeteko epean aztertuko da, dagokion ezintasun iraunkorra kalifikatzeko.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoagatik ere, langilea laneratzeko garaian medikuaren tratamendua jasotzen jarraitu beharrean baldin badago eta interesatuaren egoera klinikoaren arabera geroago laneratzea komeni bada, ez legoke arazorik behar den denboran atzeratzeko. Edonola ere, aldi baterako ezintasuna ezingo da 24 hilabete baino gehiagoz luzatu, aldi baterako ezintasuna hasi zenetik.

Atal honetan aurreikusitako denbora tarteetan ez dago kotizatzeko obligaziorik.

Gaixoberritzeak: Hamabi hilabeteko epea amaitutakoan, Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak (edo Itsasoko Gizarte Erakundeak) alta medikua eman badu, GSENk berak edo IGEk bakarrik izango dute alta hori eman eta hurrengo sei hilabeteetan izandako bajak ondorio ekonomikoak izango dituen edo ez erabakitzeko eskumena.