
- Zer dira gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua?
- Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunak kudeatzen dituen modua
- Mutualiak gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunei egiten dien segimendua
- Aldi baterako ezintasuna
- Iraupena
- Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea?
- Nork ordaintzen du prestazioa?
- Prestazio ekonomikoak. Zenbatekoa
- Aldi baterako ezintasunaren prestazioa jasotzeko izapideak
- Gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua jakinaraztea
Aldi baterako ezintasunari dagokion prestazioa jasotzeko izapideak
Ordainketa zuzena:
Euren konturako langileak: ordainketa kudeaketa erakundeak edota dagokion mutualitateak egiten du zuzenean.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Ordainketa zuzenean egiteko eskaera, behar bezala beteta. (PDF 1,48MB)
- Indarrean dagoen NANaren edota agiri baliokide baten fotokopia.
- Medikuaren baja jaso aurreko autonomoen azken hiru ordainagirien frogagiria.
- Jardueraren egoerari buruzko adierazpena. (PDF 943KB)
Besteren konturako langileak: ondorengo kasuetan, eskumena duen erakunde kudeatzaileak edota mutualitateak egiten du ordainketa, zuzenean:
- GSENek onartutako berariazko luzapen aldian, aldi baterako ezintasuna 12 hilabetetik gorakoa denean.
- Ordainketa delegatua egin behar ez duten entitate eta erakundeak.
- Hamar langile baino gutxiago izanik, langile bati aldi baterako ezintasuna ordaintzen sei hilabete baino gehiago daramatzaten enpresak.
- Ugazabak ordainketa delegatua egiteko beharra urratzea.
- Lan harremanaren iraungitzea aldi baterako ezintasun aldian:
Aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langilearen lan harremana amaituz gero, langileak aldi baterako ezintasungatik dagokion prestazioa jasotzen jarraituko du. Prestazio horren zenbatekoa langabeziagatik mutuak zuzenean ordaintzen duenaren bera izango da. Nolanahi ere, aldi baterako ezintasun egoeran egondako denbora, langabezia prestazioa jasotzeko denboratik kendu egingo da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Ordainketa zuzenean egiteko eskaera, behar bezala beteta. (PDF 1,48MB).
- Indarrean dagoen NANaren edota antzeko dokumenturen baten fotokopia.
- Medikuaren baja gertakari arrunt baten ondorio bada (Gaixotasun arrunta / Lanez kanpoko stripua), medikuaren bajaren partea eta enpresak aurkeztutako azken partearen osteko konfirmazio parteak.
- Baja gertakari arrunt baten ondorio bada eta lan harremana medikuaren baja jaso ondorengo hamabost egunetan geratu bada bertan behera: azken lan kontratuaren kopia.
- Kasuaren araberako enpresa ziurtagiria:
Zuzeneko ordainketaren kausa lan harremanaren amaiera bada eta medikuaren baja gaixotasun arrunt batek edo lanez kanpoko istripu batek eragin badu, zure enpresan edo aurreko enpresetan kotizatutako azken 180 egunen enpresa ziurtagiria. (PDF 934KB) - Zuzeneko ordainketaren gainontzeko kasu guztietarako: bajaren aurreko hileko enpresa ziurtagiria. (PDF 934KB)
- Merkataritzako ordezkariak: medikuaren baja jaso aurreko hiru hilabeteetako Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Artistak eta zezenketako profesionalak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian aurkeztu ez diren jarduera aitorpenak (TC 4/6) eta jarduera egiaztagiriak (TC 4/5).
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Gaixotasun Arrunta



