
Ziurtagiriak
Mutualiak, Bikaintasunarekin duen erantzukizuna betez, 2009ko Iberoamerikako Kalitate Saria lortu zuen: Zilarrezko ezagutzea “Erakunde Publiko Handien” kategorian. Erabakia, Iberoamerikako Estatuburuen biltzarra dela eta, Lisboan elkartutako nazioarteko epaimahaiak hartu zuen.
1998an Zuzendaritza Batzordeak erabateko kalitatearen sistema ezartzea erabaki zuenetik, Mutualiak pauso sendoak eman ditu bikaintasunaren bidean. Bide honetan egindako kudeaketa ona saritzeko errekonozimendu ugari jaso dituelarik: 2005ean Zilarrezko Q, 2008an Urrezko Q eta 2009an Iberoamerikako Kalitate Sarian Zilarra.
2009an, gainera, Mutualiak Diploos Saria jaso zuen: Espainiako Segurtasun Saria, APA, Istripuak Prebenitzeko Elkarteak, babestutakoa. Lehenengo aldia izan da sari hau Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen mutua bati eman diotena. Honekin, Mutualiak pertsonen Prebentzio eta Osasunarekin duen konpromisoa txalotzen du.
-
Kalitatearen Kudeaketa Sistemari emandako UNE-EN-ISO 9001:2008 egiaztagiria, 1999/0733/ER/01 espediente-zenbakia.
- Laneko Segurtasun eta Osasun Kudeaketa Sistemaren OHSAS 18001:2007 egiaztagiria, 1999/0733/SST/01 espediente-zenbakia.
- Ingurumen Kudeaketa Sistemari emandako UNE-EN-ISO 14001: 2004 egiaztagiria, 1999/0733/GA/01 espediente-zenbakia.
-
2010ko ekitaldiko memorian A+ kalifikazioa, GRI3-aren irizpideei jarraiki egina (Global Reporting Initiative etxeak Iraunkortasun Memoriak egiteko prestatutako G-3 gida).
-
EAE-ren Kontratisten Erregistro Ofiziala.
-
MUTUALIAren Ercilla klinikaren eta Pakea klinikaren ziurtagiria, ospitale-baimenei buruzko 1996ko otsailaren 29ko aginduaren araberakoa.
-
Gure zentro periferiko guztien funtzionatzeko baimena.
-
Osasun-hondakinak Kudeatzeko Plana, martxoaren 26ko 76/2002 dekretuaren araberakoa.
-
EAEko hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroa, martxoaren 26ko 76/2002 dekretuaren araberakoa.
-
MUTUALIAk Botika Gordailua izateko baimena (irailaren 1eko 243/1992 dekretua).
-
Erradiodiagnostikoko laguntza-unitateen Kalitate Bermeko programa (1976/1999 Errege Dekretua).
-
Hezur- eta tendoi-ehunak lortu eta transplantatzeko baimena Ercilla Klinikan eta Pakea Klinikan.
-
MUTUALIAren homologazioa (II. maila), Osasun Sailarekin osasun-zerbitzuak hitzartzeko (apirilaren 8ko 77/1997 dekretua).
-
MUTUALIAko Historia Klinikoaren onespena (martxoaren 17ko 45/1998 Errege Dekretua eta azaroaren 25eko 272/1986 dekretua).
-
Urgentzietako eta Larrialdietako Erizaintzaren Ziurtagiria, SEMESek (Sociedad española de Medicina de Urgencias y Emergencias-ek) emana.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.







