
Xedea, ikuspegia, balioak eta kudeaketa eredua
Mutualiaren kudeaketa ereduak ondorengo bikaintasun sariak jaso ditu: 2005an Zilarrezko Q, 2008an Urrezko Q eta 2009an Iberoamerikako Kalitatearen Zilarrezko Saria. Etengabeko hobekuntzan eta bezero-orientazioan oinarrituz eta Erabateko Kalitatearekin dugun konpromisoa aintzat hartuta, ondorengo premisen arabera egiten dugu lan:
EGITEKOA:
Mutualia, Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen mutua, irabazi-asmorik gabeko eta ardura mankomunatua duen enpresa-elkarte bat da eta Mutua Korporazioren barne dago. Ondorengo arloen kudeaketan kolaboratzen du:
Lan-kontingentziak. Kontingentzia Arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasuna.
Kide diren enpresaburuentzat, beren langileentzat eta langile atxikientzat.
Prebentzio-kultura sustatzen du; bai bezeroen artean, bai gizartean.
Gainera, legalki dagozkion jarduerak betetzen ditu.
Bere kudeaketa-sisteman etengabeko hobekuntza erabiltzen du jardueraren emaitzak ahalik eta hoberenak izan daitezen: bezeroekin, pertsonekin eta Gizartearekin.
IKUSPEGIA:
Bezeroaren aldeko lanean erreferentziazko mutua izatea, pertsona konprometituz osatua, berritzailea, baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena (nola bereak, nola integratuta dagoen Mutua Korporazioarenak), gizartearekiko konpromisoa duena eta erabateko kalitatearen printzipioak oinarri dituen kudeaketa egiten duena.
BALIOAK:
Bezeroarenganako orientazioa: Egiten ditugun jarduera guztiak bezeroen beharrak eta bezeroek esperotakoa asetzeko xedearekin egiten ditugu.
Parte-hartzea: Erakundeko pertsonak eta horien ekarpenak kontuan izanez kudeatzen dugu.
Lidergoa: Pertsonak helburuak lortzera motibatzeko gaitasuna.
Eraginkortasuna: Baliabideak optimizatzea.
Berrikuntza: “Aldaketa” sormenaren bidez sustatu eta kudeatzea, etengabeko hobekuntza lortzeko.
Konpromiso etikoa: Portaera profesionala, arduratsua, begirunetsua eta zintzoa jarduketa guztietan eta ingurunearekiko.
KUDEAKETA EREDUA:
Kudeaketa lanak egiteko orduan, erabateko kalitatearen eta bikaintasunaren printzipioak ardatz izatea erabaki du Mutualiak, kudeaketarako estrategia gisa. Erabateko kalitatea zortzi printzipiotan oinarritzen da:
Emaitza orekatuak lortzea.
Bezeroentzako balioa gehitzea.
Ikuspegi, etorri eta zuzentasunez bideratzea.
Prozesukako kudeaketa.
Pertsonei esker arrakasta lortzea.
Sormen eta berrikuntzaren alde egitea.
Aliantzak garatzea.
Etorkizun iraunkor baten ardura gain hartzea.
Kudeaketarako erreferentzia gisa EFQM bikaintasun eredua aukeratu dugu. Eredu horrek aipatutako zortzi printzipioak jasotzen ditu eta emaitza bikainak lortzea du helburu, politika eta estrategia zuzendu eta sustatuko dituen lidergoaren bidez. Itunen eta baliabideen bidez lortzen da hori, baita prozesuak eta pertsonak kudeatuta ere.
Eredu honek estrategiaren eta kudeaketaren barruan sartzen du gizarte erantzukizuna, erakundearen helburu eta ekintzak elkartearen garapen iraunkorrarekin bateragarriak izan daitezen.

Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.







