
Nor gara?
Mutualia Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen 2. zenbakidun Mutua da.
Mutualia irabazi asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatudun enpresaburuen elkartea da. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen da: enpresei, enpresetako langileei eta bestelako bezeroei zuzendutako osasun-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak kudeatzen ditu, bai eta prebentzioa hedatu ere.
2006ko Urtarrilaren 1ean sortu zen, ehun urtetik gorako historia duten Mutua Vizcaya Industrial, Pakea eta La Previsora erakundeek bat egin zutenean.
Bat-egite horri esker, Mutualia EAEko mutua nagusi bihurtu zen, erkidegoko langileen populazioaren % 41tik gorako merkatu-kuota eskuratuta.
Mutualiako profesionalek ilusioz egiten dute lan, aldaketekiko malguak dira eta gure kideei eta kolaboratzaileei zerbitzu bikaina eskaintzea dute xede, La Previsora, Pakea eta Mutua Vizcaya Industrial erakundeen esperientzia zabala baliatu eta erreferentziazko mutua bilakatzeko.
Mutualia Estatu osoan ari da lanean, honako printzipio hauei jarraiki: pertsonei egokitutako tratua ematea, berehalakotasuna, asistentziaren kalitatea, osasun zentroen kalitatea, eta langileek kide diren enpresaburu guztiekiko eta enpresa laguntzaileekiko hurbiltasuna.
Mutualia Estatuko mutua guztien artean lehenengoetarikoa da kaudimen indizeei dagokienez. Ezin hobeto estalita ditu lege erreserbak, eta hori eraginkortasunez kudeatzeak erabateko kalitatez lan egiteko aukera ematen dio.
Mutualia Mutua Korporazioaren parte da. Korporazioa zortzi mutualitatek osatzen dugu eta sektoreko asistentzia sarerik zabalenaren jabe gara, 340 zentro propio baititugu Espainiako lurralde osoan zabalduta; horietatik zortzi ospitale propioak dira eta 238 asistentzia zentroak.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.






