Zer da mutua bat?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(2 botoak, batezbesteko 3.00 5-tik)

Zer da mutua bat?

Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak irabazi asmorik gabeko enpresaburuen elkarteak gara. Lan eta Immigrazio Ministerioaren baimena dugu jarduteko eta Ministerioaren zuzendaritza eta zaintzapean langileen lan istripuak eta gaixotasun profesionalak kudeatzea dugu helburu.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • A) Besteren konturako langileak:
    • Lan istripuen ondoriozko osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.
    • Gaixotasun arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasun prestazio ekonomikoa.
  • B) Langile autonomoak:
    • Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoa.
    • Lan istripuaren ondoriozko osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.

 

  • C) Lan arriskuen prebentzioa.

 

Hona hemen lan istripuen mutuen ezaugarri nagusiak:

  • Irabazi asmorik gabekoak dira. Kudeaketarako soberakinak Gizarte Segurantzari bideratzen zaizkio.
  • Enpresaburu kidetuek erantzukizun mankomunatua dute.
  • Lan eta Immigrazio Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzaren mendekoak dira.
  • Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen kudeaketako elkarlanari buruzko Erregelamendu Orokorrak arautzen ditu [1].
  • Enpresaburuak beren borondatez kidetzen dira.
  • Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteko (LIME) kide dira mutuak. [1] Abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua.

Erakundeen kontzentrazioa:

Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuen sektoreak aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Honakoak izan dira arrazoi nagusiak:

  • 1977an 185 mutua zeuden,
  • 1990ean 97 mutua zeuden,
  • 2009an 18 mutua daude.


Zerbitzu eta jarduera kopuruaren igoera:



Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.