Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak
Hemen duzu Mutualiak enpresetan prebentzioa txertatzeko, kudeaketa hobetzeko eta istripuak murrizteko helburuarekin 2010. urtea bukatu bitartean egingo dituen dibulgazio eta prestakuntza jardueren egutegia.
Ikusiko duzunez, araudia aldatu dela-eta, ez dago orain lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko ikastarorik enpresentzat; lan gertakariak gure erakundearekin estalita dituzten langile autonomoei baino ez zaie ikastaroa ematen.
Horregatik, enpresen beharrak aintzat hartuta, beste eskaintza mota bat egin dugu, aurreko urteetakoarekin alderatuta interesgarriago izango zaizulakoan. Bertan, ondorengo dibulgazio jarduerak nabarmendu ditugu:
- Mugikortasun Plana. Lan istripuak murriztea eta prebenitzea helburu duen pizgarri sistema proiektuak (Bonus), duela gutxi argitaratutakoak, enpresek nahitaez mugikortasun plana izatea eskatzen du. Horregatik, enpresentzat gida izango den mugikortasun plan bat diseinatu dugu, lantokitik etxerako joan-etorrietan zein lantokian bertan istripu kopurua murrizteko helburuarekin. Proiektuak, era berean, Bonuserako sarbidea erraztea ere badu helburu.
- Haurdun dauden emakumeak, umea izandakoak edota bularra ematen ari direnak babestea. Egora horretan dauden emakumeek, arrazoi askorengatik, arrisku jakin batzuetarako joera berezia dutela kontuan hartu behar dugu; segurtasunari eta osasunari buruzko neurriak hartu behar dira, beraz. Ondorioz, enpresariak arriskuak atzeman eta baloratu behar ditu, eta, beharrezkoa balitz, Lan Arriskuen Prebentziorako Legean jasotako neurriak hartu beharko lituzke. Arlo honetako araudia ezagutarazi (Lan Arriskuen Prebentziorako Legea eta 298/09 Errege Dekretua) eta dibulgazio jarduera hau eskaini nahi dizuegu, enpresei laguntzeko asmoz.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak

