Hasiera Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak

Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(2 botoak, batezbesteko 5.00 5-tik)

Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak

Hemen duzu Mutualiak enpresetan prebentzioa txertatzeko, kudeaketa hobetzeko eta istripuak murrizteko helburuarekin 2012. urtea bukatu bitartean egingo dituen dibulgazio eta prestakuntza jardueren egutegia.

Ikusiko duzunez, araudia aldatu dela-eta, ez dago orain lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko ikastarorik enpresentzat; lan gertakariak gure erakundearekin estalita dituzten langile autonomoei baino ez zaie ikastaroa ematen.

Horregatik, enpresen beharrak aintzat hartuta, beste eskaintza mota bat egin dugu, aurreko urteetakoarekin alderatuta interesgarriago izango zaizulakoan. Bertan, ondorengo dibulgazio jarduerak nabarmendu ditugu:

  • Haurdun dauden emakumeak, umea izandakoak edota bularra ematen ari direnak babestea. Egora horretan dauden emakumeek, arrazoi askorengatik, arrisku jakin batzuetarako joera berezia dutela kontuan hartu behar dugu; segurtasunari eta osasunari buruzko neurriak hartu behar dira, beraz. Ondorioz, enpresariak arriskuak atzeman eta baloratu behar ditu, eta, beharrezkoa balitz, Lan Arriskuen Prebentziorako Legean jasotako neurriak hartu beharko lituzke. Arlo honetako araudia ezagutarazi (Lan Arriskuen Prebentziorako Legea eta 298/09 Errege Dekretua) eta dibulgazio jarduera hau eskaini nahi dizuegu, enpresei laguntzeko asmoz.

 

  • Prebentzio-baliabidearen, 604/2006 E.D. argitaratzean bete egin zen 55/2003 Legearen 32 bis artikuluan ezarritako konpromisoa; hau da, prebentzio-baliabidearen figura erregulatzea. Honen bidez osatu eta eragotzi nahi da lan segurtasun eta osasunaren kudeaketari dagokion guztiaren betetze formal soila. Horrela, figura espezifiko bat sortzen da, berezko ezaugarriak eta garrantzizko zereginak dituena. Zeregin horiek zuzenduta daude ahalik eta zorroztasun handienez exekutatzera, arlo honetako jarduera zehatza era egokian kontrolatzeko jarraibideak, aurretik ezagutuak eta informatuak;horren bitartez, segurtasun eta osasunaren arloko neurri egokiak behar bezala beteko dira eta horrela ahalbidetuko da, ez bakarrik jarduera behar bezala exekutatzea, lan-istripu tasa murriztea ere baizik.
  •  MUTUALIA eta imagen_sueskola, suaren aurkako borrokaren prestakuntzan espezializatutako Prestakuntza-zentroak akordio bat sinatu dute. Akordio honi esker Mutualiaren enpresa elkartuak % 10eko deskontuaren etekina jaso ahal izango dute beraien jardueratan

 

Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa instalatuta izan behar duzu. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.