Hasiera

Mutualia 2012ko Lan-segurtasun eta -osasunerako Munduko Egunari atxiki da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)
Mutualia datorren apirilaren 28an ospatuko den Lan-segurtasun eta -osasunerako Munduko Egunari atxiki da, bai eta bere 2012ko goiburuari ere: “Ekonomia berde batean segurtasuna eta osasuna sustatzea”.

dia-mundial-de-la-seguridad

 

Lan-segurtasun eta -osasunerako Munduko Eguna nazioarteko urteroko kanpaina da; lan seguru, osasuntsu eta zintzoa sustatu nahi du; eta apirilaren 28an amaitzen da. 2003 urteaz geroztik Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) lan-istripu eta -gaixotasunen prebentzioa azpimarratzen ditu Munduko Egunean, eta ohiko ezaugarrietan oinarritzen da bere ekimena indartzeko: hiruko lankidetza eta gizarte-elkarrizketa.

2012 urterako aukeratu den goiburua hau da: “ekonomia berde batean segurtasuna eta osasuna sustatzea”. Hain esanguratsua den egun honetan Mutualia-k hainbat ekitaldi eta ekimen aurkezten ditu prebentzio-kultura sustatzeko, bai elkartutako enpresetan, bai gizartean:

• Apirilaren 26an Mutualia Sariaren 5. Edizioaren sari-banaketa ospatuko da. Saria Lan-arriskuen Prebentzioari ematen zaio.

• Apirilaren 28an Lan-arriskuen Prebentzioaren Argazki Lehiaketaren 9. Ekitaldia jarriko da martxan. Nahi duenak parte har dezake eta argazki-kameraren objektiboaren bitartez ikusten duena erakutsi.

Munduko Eguna LANE-ren lan-segurtasun eta -osasun estrategia globalaren barruan sartzen da, eta 2003ko ekainaren Laneko Nazioarteko Biltzarraren Ondorioetan azaltzen da. Estrategiaren oinarrietako bat mobilizazio-ekintzak dira; Munduko Eguna erreminta garrantzitsua da jendea sentikor bihurtzeko bai lana segurua eta osasuntsuarekiko, bai lan-segurtasun eta -osasunak pisu politiko handiagoa izatearen beharrarekiko. Era berean, munduko sindikatu-mugimenduak apirilaren 28a aukeratu du lan-istripu eta gaixotasun profesionalengatik hil direnen omenaldia egiteko.

Aurten, Lan-segurtasun eta -osasunaren Munduko Egunak ekonomia berdean zentratutako lan-segurtasuna eta -osasuna sustatu nahi ditu. Munduaren bilakaera bide horretatik eta iraunkortasunaren bidetik doa. Zenbait lan 'berdetzat' hartzen diren arren, erabiltzen diren teknologiak ingurugiroa babesten dute, baina ez dira batere seguruak. Bestetan, ordea, lanak seguruak eta osasuntsuak izan daitezke, baina ez dute ingurugiroa babesten.

Ekonomia berria aurrera doan heinean ezinbestekoa da lan-segurtasuna eta -osasuna enplegu berdearen politikaren barruan egotea. Horrek zera esan nahi du: arrisku-ebaluazioa eta kudeaketa-neurriak enplegu guztien bizi-zikloaren azterketan integratu behar dira. Benetan berdea den lanak segurtasuna eta osasuna ondorengo arloetan integratu beharko du: diseinuan, horniketan, funtzionamenduan, mantenuan, horniketa- eta birziklapen-politikan, egiaztapen sistemetan eta lan-segurtasun eta -osasunaren kalitatearen arauetan. Azken hori bereziki garrantzitsua da sektore batzuetan: eraikuntzan, hondakinen birziklapenean, eguzki-energiaren sorreran eta biomasaren tratamenduan.