Mutualiak 2009ko Kalitatearen Iberoamerikako zilarrezko saria lortu du, erakunde publiko handien atalean. Erabakia Iberoamerikako estatuburuen biltzarra dela-eta Lisboan elkartutako nazioarteko epaimahaiak hartu du.

Sariari esker, nazioartean kudeaketa mailan saria lortu duen Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen lehen mutua bihurtu da Mutualia. 2000. urtean saria sortu zenetik, Estatuko honako erakunde hauek baino ez dituzte saritu:
- Esplugues de Llobregateko Udala.
- ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Taldea.
- Fagor Electrodomésticos, Koop. Elkartea.
- EiTb, Euskal Irrati Telebista.
- Zumarragako Ospitalea.
- Kudeaketaren Bikaintasun Kluba.
- Salamancako Aldundiko Zerga-kudeaketaren Erregistro Bulegoa.
Abenduaren 17an kudeaketa mailako Euskadiko sarien banaketaren galan, Mutualiaren zuzendari kudeatzaileak, Miguel Ángel Lujuak, antolakuntza osoaren izenean Kalitatearen Iberoamerikako Saria errekonozitzeko txapela bat jaso zuen, Euskaliteko presidente Txema Gisasolaren eskutik.
Bere hitzaldian ondokoa nabarmendu zuen Miguel Ángel Lujuak: «Guk ez dugu sariak lortzeko lan egiten. Egia da, gero eta helburu handiagoak jartzen laguntzen dizutela. Baina sariak ez dira helburuak, ondorioak baizik. Uste dugu ERABATEKO KALITATEA kudeaketa estrategia egokia dela gure bezeroen, akziodunen, pertsonen eta gizarte osoaren beharrak eta aurreikuspenak betetzeko.Horretarako egiten dugu lan: pertsonak inplikatzeko, ilusioa sortzeko, eta ilusioa diot, uste baitugu kudeatzeko era horrek erakundeak eta pertsonak sendoago bilakatzen dituela, eta banakoen zein taldeen alde sendoak indartzen dituela».
Ekitaldi hunkigarria eta berezia izan zen eta bikaintasunarekin konpromisoa izanik bikaintasuna lehiakortasunerako faktore bereizgarritzat duten erakundeen eta pertsonen ahaleginari errekonozimendua egin zitzaion. Euskadiko, Espainiako eta Europako erakunde askotan oso presente dagoen gaia da kalitatearen kultura.
Mutualiak, hala, beste mugarri bat jarri du bikaintasunaren helburuan. 1998an, Zuzendaritza Batzordeak erabateko kalitatearen sistema ezartzea erabaki zuenetik, Mutualiak pauso sendoak eman ditu bikaintasuna lortzeko asmoz. Errekonozimendu ugari jaso ditu erakundearen kudeaketa ona saritzeko, hala nola, 2005eko zilarrezko Q saria eta 2008an urrezko Q saria, eta oraingoan, berriz, Kalitatearen Iberoamerikako Saria.
Hemendik gure zorionik beroena eman nahi diegu sari hau eskuratzea lortu duten erakundeko pertsona eta interesgarri den talde guztiei. Bestalde, eskerrik asko gugan konfiantza jarri duten mutualitate enpresei eta kide diren langileei.
Zorionak eta eskerrik asko.







